Science+ topaketaren inaugurazioa

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3 - 48009, Bilbao (Bizkaia)

Data

  • Hasiera: 2017/09/18 9:00
  • Amaiera: 2017/09/20 20:00

Deskribapena

Astelehenean, irailak 18, 9:00etan, Bizkaia Aretoko Mitxelena gelan (Abandoibarra 3, Bilbo), Science+ topaketaren inaugurazioa egingo da. Science+ Bizkaia Zientzia Plaza jaialdiaren ekitaldietako bat da.

Irailaren 18tik 20ra, Science+ jardunaldietan zientzia arloan dauden lan aukera desberdinak aztertuko dira, bereziki Europari dagokionez. Zientzia arloko karreren ikasleei, ikertzaileei eta zientziako beste profesionalei dago zuzenduta, eta aukera hobeak aurkitu eta haien karrera profesionalak bultzatzeko xedea du. Ikerketan, zientzia kazetaritzan eta edizioan esperientzia zabala duten adituek, I+G enpresek, I+G finantzazio eta hedapeneko enpresek zuzendutako hitzaldiak eta eztabaidaguneek osatzen dute.

Inaugurazioan izango dira:

  • Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea
  • Imanol Pradales, Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatua
  • Adolfo Morais, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea
  • Juan Ignacio Pérez, UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrako  zuzendaria
  • Sergio P. Acebrón, Science+ekimenaren koordinatzailea eta Heidelberg-eko Unibertsitateko ikertzailea

UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, Bizkaia Zientzia Plazak zientzia jardueraren hainbat alderdi erakutsiko ditu, hitzaldien, ikuskizunen, bakarrizketen eta tailerren bitartez. Programak guztira zazpi ekitaldi biltzen ditu, non Naukas Bilbaoren VII. edizioa, Science+ ikertzaile gazteen topaketa edo Jakinduriek Mundue erreko dau! (Bertsolaritza eta zientzia bategitea) nabarmentzen diren.