Eduki publikatzailea

Hitzaldia: Ekonomia zirkularra

Noiz eta non

Noiztik: 2017/10/18 Noiz arte: 2017/10/10, 19:00 - 13:00

Kokapena

Eibar (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Asteazkena, urriaren 18an, 19:00etatik 20:30etara, Portaleako Areto Nagusian, Eibarren, Santiago Barba Eko-REC enpresako zuzendariak, ekonomia zirkularraren inguruan hitz egingo du. Jarduera UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak, Eibarren, eta bertako Udalaren Ingurumen Sailarekin batera ‘Energia, ingurumena eta gizartea' izeneko jardunaldien baitan antolatu da.

Santiago Barba Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da, Deustuko Unibertsitatearen eskutik, eta UPV/EHUren Nazioarteko Ingurumen Zuzenbidea Masterra egindakoa. Gaur egun, Eko-REC enpresako zuzendari nagusia da. Eko-REC duela gutxi sortutako ekonomia zirkularreko enpresa da, eta 25.000 tona PET botila birziklatzen ditu urtean. Horrez gain, Barbak 25 urte daramatza lanean industria arloko eta oro har honako helburu hauek dituzten enpresetako zuzendaritza karguetan: nazioartera begira lan egitea, jarduerak berrantolatzea eta hala industria arloko nola I+G+b arloko proiektu berriak bilatzea.

Hitzaldiaren helburua da Hizlarian hitzetan "Eko-REC enpresak birziklapenaren, eraginkortasun energetikoaren eta, bereziki, Ekonomia Zirkularrari buruzko I+G+I arloaren munduan izandako esperientzia azaltzea. Eko-REC da gaikako bilketaren bitartez jasotako PET botilak birziklatzen dituen enpresa bakarra. 23.000 tona hondakin PET lamina (elikagaietarako bilgarria) eta poliester zuntza (automobilgintzarako) bihurtzen ditugu, eta, horretarako, 115 pertsonari ematen diegu lana. Negozio eredu hau bakarra da Europan".

Sarrera irekia da eserleku guztiak bete arte.