Eduki publikatzailea

Zientzia Clubaren azken saioak, Bilbon eta Donostian

Noiz eta non

Noiztik: 2017/11/11 Noiz arte: 2017/11/12, 19:00 - 20:50

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Larunbatean, azaroak 11, 19:00etan, Bilboko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3) eta Donostiako Tabakaleran (Andre Zigarrogileak plaza, 1), Zientzia Clubaren azken bi saioak izango dira.

UPV/EHUren Zientzia Astearen programaren barruan, Zientzia Club laugarren urtez etorriko da, gai eta bakarlari berriekin. Umorea, musika eta, noski, zientzia; horiexek dira Zientzia Club formularen hiru osagaiak. Ikuskizunean UPV/EHUko adituek gai zientifikoen inguruko hitzaldi laburrak emango dituzte.

Bilboko programa hauxe da:

  • Bittor Rodriguez (Farmazia Fakultatea) ‘Sin fruta y verdura…. ¡que la fuerza te acompañe!'
  • Blanca Martínez, Irantzu Guede, Jone Mendicoa, Amaia Ordiales (SciGea spin-offekoa) ‘Geomitología: la ciencia detrás de las leyendas'
  • Cristina Juesas (komunikazioan aditua) ‘Lo que nunca has visto en los documentales de la 2'
  • Ibon Cancio (UPV/EHUren Plentziako Itsas Estazioa) ‘Lamiak eta itsas biologoen altxorra'
  • Iñaki Ordoñez (Bilboko Ingeniaritza Eskola)'Exploración espacial de Marte'
  • Jon Torres (Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea) ‘Cómo ser presidente y no morir (de lumbalgia) en el intento'.
  • Luis Pastor (irakaslea Euskal Hizkuntza eta Komunikazio sailan) Kiki, Bouba y otras palabras del montón.
  • Rául Ibañez (Zientzia eta Teknologia Fakultatea) ‘El disputado voto del Sr. Condorcet'

Donostiako programa hauxe da:

  • Amaia Arregi (DIPC): ‘Landare artifiziala'
  • César San Juan (Psikologia Fakultatea) "¿Somos todos psicólogos? Diagnósticos y patologías de la vida cotidiana"
  • E-makumeak  (Informatika Fakultatea): ‘STEAM MATIZ'
  • Felix Zubia (Medikuntza eta Erizaintza fakultatea) "Non dago bizitza? Edo pertsona bat hiltzeko hamaika ideia"
  • Jon Mattin Matxain (Kimika Fakultatea): ‘Arraultz Fluoreszenteak'
  • José María Etxabe(Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatea) "Monólogos de química"
  • Julian Estévez (Gipuzkoako ingeniaritza eskola) "Una de piratas"
  • Rubén Sierra (Zientzia eta Teknologia Fakultateko ikaslea eta Espainiako Famelabeko finalaurrekora iritsia): "Radiaciones por pelotas"

Zientzia Clubek beste bi saio izan ditu: lehena Barakaldoko Clara Campoamor Zentroan ostegunean, hilak 9, eta bigarrena, ostiralean Gasteizko Bibat Museoan.

Informazio gehiago: www.zientzia-astea.eus