Eduki publikatzailea

Hitzaldia: Erabilpenik gabeko ezagutzaren erabilgarritasuna

Noiz eta non

Noiztik: 2017/11/13 Noiz arte: 2017/11/08, 19:00 - 13:39

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Asteartea, azaroaren 14ean, 19:00etan, Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostian, Helmut SCHWARZ Kimikako katedraduna Berlingo Unibertsitate Teknikoan eta Alexander von Humboldt Fundazioko Lehendakariak hitzaldia eskainiko du. Izenburua: "Erabilpenik gabeko ezagutzaren erabilgarritasuna: zergatik da funtsezkoa gizartearentzat oinarrizko ikerkuntza finantzatzea?". Jarduera Donostia International Physics Centerrek antolatu du.

Argi eta garbi ikusi da, Max Planck-ek behin esan zuen bezala "ezagutza beti doala aplikazioaren aurretik". Tamalez, oinarrizko ikerkuntza epe luzeko apustua izanik eta gainera diru inbertsio handia eskatzen duelarik, ikerlariek arazo handiak izaten dituzte haren garrantzia publiko orokorrari, legegileei eta erabakiak hartzen dituzten politikariei azaltzeko. Alabaina, denok dakigu gure bizitza askozaz ere deserosoagoa izango litzatekeela, ziurtzat ditugun eta jatorria oinarrizko ikerkuntzan duten gauza horiek gabe. Beraz, oinarrizko ikerkuntza ez da soilik guztiz beharrezkoa, eskura dugun ondasun publiko errentagarriena ere bada.

Helmut SCHWARZ, Kimikako Katedraduna Berlingo Unibertsitate Teknikoan, 2008tik Alexander von Humboldt Fundazioko Lehendakaria da. Halaber, Alemaniako Zientziarako Fundazioko Lehendakari-ordea izan zen 2001tik 2007ra arte. Ikerlari bisitaria izan da mundu osoko erakunde askotan, 1000tik gora hitzaldi gonbidatu eman ditu eta 1000 artikulo zientifiko baino gehiago publikatu ditu. 50 bat dira jaso dituen sari, distintzio eta ohore dozena bat herrialderen eskutik.

Hitzaldia ingelesez izango da, eta euskara eta gaztelerara aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko da.

Sarrera doakoa eta librea da aforoa bete arte.

Informazio gehiago hemen.