Zientzia eta Teknologia Fakultateko XLV. Promozioko 412 ikaslek jasoko dute diploma

Kokapena

Areto Nagusia
Barrio Sarriena sn - 48940, Leioa-Erandio (Bizkaia)

Data

  • Hasiera: 2017/11/13 18:00

Deskribapena

412 egresatu berrik osatzen dute Zientzia eta Teknologia Fakultateko XLV promozioa, eta 2016-2017 ikasturtean irakatsi ziren honako 9 titulazio zientifiko eta teknologikoetakoren bateko ikasketak bukatu dituzte: Biologia, Biokimika eta Biologia Molekularra, Bioteknologia, Fisika, Geologia, Ingeniaritza Elektronikoa, Ingeniaritza Kimikoa, Matematika edo Kimika.

Ekitaldian 45. promozioko espedienterik onenak sarituko dira, hots:

  • Biologiako graduan:  Nerea, vallejo lópez
  • Biokimika eta Biologia Molekularreko graduan: Endika de la Iglesia Menchaca
  • Bioteknologiako graduan: Ana Amundarain Iraola
  • Fisikako graduan: Aitor Calvo Fernández
  • Geologiako graduan: Andrea Cuesta Cano
  • Ingeniaritza Elektronikoko graduan: Beñat Alberdi Esuain
  • Ingeniaritza Kimikoko graduan: Antton Ibarbia Iribar
  • Matematikako graduan: Igor Arrieta Torres
  • Kimikako graduan: Ana Zubiarrain Laserna

Era berean, 2014-2015 promozioko Sari Bereziak ere banatuko dira. Honako hauek izango dira sarituak:

  • Biologiako graduan: Maier Juana, Guereca Barandiaran, Ione, Armentia Garitaonandia,
  • Biokimika eta Biologia Molekularreko graduan: Diego Grande Izquierdo
  • Fisikako graduan: Aitor Fernández Iglesias, Mikel, Rouco Martin
  • Ingeniaritza Elektronikoko graduan: Asier López Zorrilla
  • Matematikako graduan: Jon Asier, Barcena Petisco, Imanol, Pérez Arribas

Juan Manuel Madariaga irakasleak "Nos vamos a Marte con Exomars 2020 (ESA) y Mars 2020 (NASA)" izenburuko hitzaldia emango du. Ekitaldian parte hartuko dute Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea  Adolfo Morais jaunak, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Dekano Esther Domínguezek, Bizkaiko Ahaldun Nagusia Unai Rementeria jaunak eta ekitaldiari amaiera emango dion Nekane Balluerka UPV/EHUko Errektoreak.

Aitor Biainek zuzentzen duen UPV/EHUko Abesbatzaren emanaldiarekin itxiko da ekitaldia.