Eduki publikatzailea

Uni Sound Bilbao: Belgravia eta La Plata kontzertuan

Noiz eta non

Noiztik: 2017/11/17 Noiz arte: 2017/11/18, 19:00 - 21:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Larunbatean, azaroak 18, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbao), 19:00etan, Belgravia talde bilbotarraren eta La Plata talde valentziarraren kontzertua izango da, Uni Sound programaren barruan. Uni Sound Bilbao azaroaren 15etik 18ra ospatuko da eta  funk, elektronika, trap, indie edota rock musika talde unibertsitarioak izango dira protagonista.

Bilboko Udalak, Gazteria eta Kirol Sailaren bitartez, Uni Sound Bilbao aurkeztu du, musika talde unibertsitarioak ezagutarazteko zein gauetarako plan ezberdinak eskaintzeko asmoz. Kontzertuak, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan ez ezik Bilborock, Satélite-T, Shake, Badulake eta Dock-en, Deustuko Unibertsitateko Aretoan, Berreginen Museoan edota Zazpikaleko Euskotren geltokiko hallean ere izango dira.

Sarrea libre izango da, aforoa bete arte.