Zuzenbideko eta Kriminologiako karrera bukaerako ekitaldia

Kokapena

Donostia - San Sebastián (Gipuzkoa)

Data

  • Hasiera: 2017/11/16 18:00

Deskribapena

Ostirala, azaroaren  17an, 18:00ean, Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiaren areto nagusian, Donostian, UPV/EHUren Zuzenbide Fakultateko Zuzenbide Graduko 107 ikasleen eta Kriminologia Graduko 58 ikasleen karrera bukaerako ekitaldia egingo da.

Ekitaldiaren buru izango dira Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Javier Calparsoro CEAR-Euskadiko lehendakaria eta promozioaren aitabitxia, eta Juana Goizueta Zuzenbide Fakultateko dekanoa.

Egitaraua

  • Zuzenbide Fakultateko dekanoaren hitzak
  • Promozioaren aitabitxiaren hitzaldia
  • Graduko Sari bereziak ematea
  • Gradu Amaierako Lan onenaren sari ematea
  • Diploma ematea
  • Ikasleen ordezkarien hitzak
  • Ekitaldiaren amaiera Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen hitzekin