Psikologia Fakultateko diploma banaketa ekitaldia

Kokapena

Donostia - San Sebastián (Gipuzkoa)

Data

  • Hasiera: 2017/11/16 17:30

Deskribapena

Ostirala, azaroak 17, 17.30etan, UPV/EHUko Ignacio María Barriola Zentroaren entzunaretoan,  Donostian, Psikologiako graduatuen V. Promozioko 198 ikasleei diplomak banatuko zaizkie.

Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea eta Ana Isabel Vergara Psikologia Fakultateko dekanoa ekitaldiaren buru izango dira. Parte hartuko dute ere: Andone Sistiaga, Graduondoko eta Kanpoko Praktiken arloko dekanordeak eta Jose Ignazio Perez, ikastegiko idazkari akademikoa. Halaber, Lourdes Gomez Garapenerako Nazio Batuen Programan (GNBP) adituak parte hartuko du ere.

Ekitaldi jendetsua izango da, graduatu eta lizentziatu berriak eta beren senide eta lagunak bertan izango baitira. V. promozioko graduatu egin den ikasleriaren inguruan ikus-entzunezko muntaia ikusiko da eta, ekitaldiari amaiera emateko, musika emanaldia eskainiko da.

EGITARAUA

  • Ekitaldiaren irekiera eta ongietorria. Ana I. Vergara, Psikologia Fakultateko dekanoa
  • Lourdes Gomez Garapenerako Nazio Batuen Programan (GNBP) adituaren agerraldia
  • V. Promozioko ikasleriaren inguruan ikus-entzunezko muntaia
  • Diploma banaketa
  • Gradu Amaierako Lan Onenaren saria emango da
  • Karrera Amaierako sari bereziak banatuko dira
  • Ekitaldiaren amaiera. Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea
  • Musika emanaldia eta ‘Gaudeamus Igitur' ereserkiaren abestea