Kimika Fakultateko diploma banaketa ekitaldia

Kokapena

Donostia - San Sebastián (Gipuzkoa)

Data

  • Hasiera: 2017/11/16 18:00

Deskribapena

Ostirala, azaroaren 17an, 18.00etan, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroaren areto nagusian, Donostian, 2016/17 ikasturteko 66 ikasleei (43 emakume eta 23 gizon) diplomak eta bandak emateko ekitaldia ospatuko da.

Txelo Ruiz UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea eta Marian Iriarte Kimika Fakultateko dekanoa ekitaldiaren buru izango dira.

Ekitaldi jendetsu honetara ikasketak bukatu dituzten ikasleak eta haien familia eta lagunak joango dira. Bertan Guillermo Roa Zubia ikasle ohi eta Elhuyar Fundazioko kideak hitzaldia eskainiko du. Izenburua: ‘Molekulak mikro baten aurrean'. Ekitaldia "Gaudeamus Igitur" unibertsitateko himnoaren talde intonazioarekin bukatuko da.

PROGRAMA

  • Ekitaldiaren hasiera eta ongietorria. Marian Iriarte, Kimika Fakultateko dekanoa.
  • Guillermo Roa Zubiaren hitzaldia.
  • Diplomen banaketa.
  • Karrera Amaierako Sarien ematea.
  • Ekitaldiaren amaiera. Txelo Ruiz, Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea.
  • ‘Gaudeamus Igitur' himnoaren intonazioa.