¿Qué sabemos de… 'Los agujeros negros y los límites del espacio y el tiempo'?

Kokapena

Donostia - San Sebastián (Gipuzkoa)

Data

  • Hasiera: 2017/11/16 19:30

Deskribapena

Aste honetan, "Qué sabemos de…" hitzaldi zikloarekin jarraituz Materialen Fisika zentroak (centro mixtoa, UPV/EHU, CSIC), CFM gaztelaniazko sigletatik, José Luis Fernández Barbón aurkezten dizue, zulo beltzak eta espazio-denboraren limiteak aztergai dituen hitzaldiarekin ostiralean, azaroak 17, 19:30etan, Tabakalerako Ruiz Balerdi Aretoan (4. Solairua), Donostian.

Sarrera irekia eserleku guztiak bete arte.

Jose Luis Fernandez Barbon CSIC ikertzailea da, Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren eta CSICen zentro mistoa den IFT UAM/CSIC Fisika Teorikoaren Institutuan. Partikulen fisika, soken teoria, zulo beltzak eta grabitazio kuantikoa ikertzen espezializatuta dago. Dibulgatzaile sonatua, "Los agujeros negros" liburua idatzi zuen 2014ean. Catarata argitaletxeak publikatu zuen, "Qué sabemos de…" liburu bildumaren barruan. Liburu honetan zulo beltzen osotasuna ulertzeko beharrezokoak diren kontzeptuak azaldu zituen, era sinple eta gertu batean, zehaztasun zientifikoa galdu gabe. Hala nola, zer dira, zein rol jokatzen dute galaxien bizitzetan?zergatik gaur egun fisikaren fundamentuen harri filosofaltzat hartzen dira?

Hitzaldiaren laburpena

Astrofisiko adituak, zein zientzia fikzioaren munduko zale frikiak, danentzat liluragarriak dira zulo belantzak. Zulo beltzak supernova estanda itzelen espacio-denbora aztarnak bezala kontsidera ditzakegu. Batzuk erraldoiak dira eta galaxiaren erdigunean kokatzen dira, unibertsoaren gaztaro bortitz baten testigu bezala.

Zehatz-mehatz duela mende bat Einsteinek espazioaren eta denboraren gizakion ikuskera goitik behera aldatu zuenetik, saiakuntzek zorrozki berretsi dituzte haren ideiak. Azkena eta ikusgarriena, LIGO esperimentuaren eskutik, grabitazio-uhinak antzeman izana da, zulo beltzak badirela eta kataklismo kosmikoetan desegin daitezkeela ezagutzera eman duena. Egoera hutseko grabitate-indarraren emaitza dira zulo beltzak; hark bere barruan espazioa bihurritzen du eten-mugaraino. Mintzaldi horretan, kanpo-objektu horiek ulertzeko dugun moduaren giltzetako batzuk azalduko ditugu, baita horiek gordetzen dituzten misterioak ere, eta Fisikaren funtsezko legeen filosofoen harria zergatik daukaten argituko dugu.

Zientzia denontzat

‘¿Qué sabemos de?' izeneko hitzaldi zikloak gizartea eta zientzia komunitatearen arteko elkarrizketarako ingurune berri bat izan nahi du. Gure inguruan garatzen den zientzian protagonistak diren ikerlariek egungo zientziaren ekarpenak azalduko dituzte, gure bizitzen egunerokotasunean zientziak daukan inpaktua nabarmenduz, beti ere debatea sortzeko tartea utziz. Hitzaldi hauek ¿Qué sabemos de? eta Divulgación liburu sorten inguruan sortu dira. Bilduma horietan aurkitu daitezkeen liburu guztiak CSICeko ikerlari desberdinek idatziak izan ziren, CSIC eta Catarata argitaletxearen arteko kolaborazio baten ondorioz. 80 izenburu baino gehiago argitaratuak izan dira, era guztietako gai zientifikoak lantzen direlarik, publiko zabal bati zuzenduta beti.

CFMek, CSIC eta UPV/EHUren arteko ikerketa zentro mixtoa izanda, zientziaren zabalkuntzarako konpromezua bereganatu du eta beste ekitaldi batzuen artean aurten hitzaldi hauek jarri ditu martxan, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin.