Mahai-ingurua: Emakumeak eta kooperazioa. Borondatezko medikuak Angolan

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3 - 48009, Bilbao (Bizkaia)

Data

  • Hasiera: 2017/11/19 17:00

Deskribapena

Astelehenean, azaroak, 20, 17:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo)  ‘Emakumeak eta kooperazioa Borondatezko medikuak Angolan' mahai-ingurua egingo du UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak, Walale erakundearen kolaborazioarekin batera. Eta astelehenean, azaroak 13. Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko hallen (Leioan) eta Gurutzetako Ikas-gunean (Barakaldon) argazki erakusketa ikus daiteke.

Mahai-inguruan hauek parte hartuko dute:

  • Leire Imaz Zubiaur, UPV/EHUko Berdintasunerako zuzendaria
  • Olatz Fresnedo Aranguren, UPV/EHUko Fisiologia Saileko irakasle eta ikertzailea.
  • Amaia Ormaza Álvarez, Traumatologian eta Ortopedian mediku espezializatua eta Angolan borondatezko medikua eta landa-lanean izan da "Proyecto Walale: cinco médicas en Angola"
  • Amaia Emaldi Baraiaetxaburu, Familia medikua eta Angolan borondatezko medikua "Emakume afrikarraren egoera ingurune landatar batean: nire ikuspuntua eta esperientzia borondatezko mediku lanean"
  • Tania Arriba Olivenza, Ginekologian eta Obstetrizian medikua, Angolan borondatezko medikua "Los problemas de salud más prevalentes de las mujeres en Angola"
  • Patricia Pérez de Villarreal Amilburu, Kirurgia Orokorrean eta Digestio-aparatuaren Kirurgian espezializatua "Afrikan proiektu bat hastea: borondatezko langile emakumeek aurkitzen ditugun zailtasunak"
  • Alicia Garcia de Galdeano Zaldivar, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Kalitaterako eta Berdintasunerako dekanordea

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko ikasleen kasuan jardunaldian parte hartzea hautazko 0,2 kredituengatik baliozkotuko da.

Dokumentuak