Ekitaldi ugari antolatu dira Emakumeen Nazioarteko Egunarekin lotuta

Asteazkenean, martxoak 8, 10:30etan, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko David Kato Gradu Aretoan, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateak ekitaldi instituzional bat egingo du Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Aipatutako ikastegiko zuzendaritza taldeak antolatu du ekitaldia eta ‘Justizia Sozialaren alde' leloa hartuta ospatuko da.

Halaber, gradu amaierako lanetan genero ikuspegia barne hartzearen III. Francisca de Aculodi Saria, master amaierako lanetan genero ikuspegia barne hartzearen V. María Goyri Saria eta ikasketa feministei edo genero Ikerketei buruzko tesi onenaren IV. Micaela Portilla Saria banatuko dira.

Ekitaldian izango dira:

  • Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea
  • Idoia Fernandez, Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordea
  • Juana Goizueta, Zuzenbide Fakultateko dekanoa
  • Leire Imaz, Berdintasunerako zuzendaria
  • Oscar Arroyuelo, Zuzenbide Fakultateko administratzailea

Ekitaldiaren ostean, justizia sozialaren aldeko ‘ereintza' egingo da: "Haziak istorio baten ernamuin eta protagonista den izaki ororen funtsa gordetzen du. Pertsona bakoitza hazi bat da, prestatzailea eta prestakuntza jasotzen duena, baina baita justizia sozial baten aldeko eraldatzailea ere. Hori dela eta, kolektiboki eta sinbolikoki ereiten dugu, erne eta zabal dadin, bereziki gaur, emakumeen nazioarteko egunean".

Eguna amaitzeko justizia sozialaren aldeko egintza burutuko da: zapalduon antzerkiaren sarrera, Gipuzkoako zapalduon antzerkiko ekintzaile diren Margui Rodriguez Alonsok eta Laura Tarifa Zafrak dinamizatua, Ageda Blascorekin eta Pablo Vijande Menendezekin elkarlanean.

Ekitaldia streaming bidez emitituko da zuzenean: http://ehutb.ehu.es/eu/directo/1.html

Ekitaldi instituzionalaz gain, UPV/EHUko hiru campusetan ere hainbat ekintza antolatu dira Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta:

Martxoak 1-31:
Erakusketa: Mujeres Premios Nobel de Medicina
Lekua: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (Leioan)
Inaugurazioa: Martxoak 1, 12:00etan

Martxoak 2:
Mujeres e ingeniería: ¿Una ecuación imposible?
Hizlaria: Marta Macho
Tokia: Tokia: Bilboko Ingeniaritza Eskola-Batzar Aretoa (Rafael Moreno ‘Pitxitxi' 3 Pasealekua)
Ordua: 12:00etan

Martxoak 6:
Letren Fakultateko Berdintasunerako I Jardunaldia. Maskulinitateak
Tokia: Letren Fakultatea. Gradu Aretoan
Ordua: 15:00-17:00

Martxoak 7:
Erakusketa: Emakumeak emantzipatu arteko ibilbide luzea (Bisita gidatua)
Lekua: Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Gasteiz)
Ordua: 12:30

Martxoak 8:

Puntu lila
Lekua: Bilboko Magisterio Eskolan (zelaian)
Ordua:12:00etatik 12:30ak arte
Kartulinak banatuko dira Puntu Lila osatzeko eta, ahal duten einean, parte hartzaileak lilaz jantzita egongo dira (arroparen  bat)

Perversas son las mujeres, hijos míos. La visión estereotipada de la lujuria en el imaginario medieval
Hizlaria: Eukene Martínez de Lagos
Tokia: Letren Fakultateko Areto Nagusian
Ordua: 19:15

De oficio, escritora
Mulleres na cultura galega / Galiziar emakumeak kulturan
Hizlaria: Ledicia Costas, galiziar idazlea
Lekua: Letren Fakultatea. 0.16 gela
Ordua: 11:00

Martxoak 9:
III. Martxa Lila
Lekua: Mikel Laboa Plaza (Leioan)
Ordua: 12:00

Martxoak 10:
Hitzaldi-Kontzertua: A palabra cantada
Uxía Senlle abeslaria, Sérgio Tannus brasildar musikariarekin batera
Lekua: Letren Fakultatea. Gradu Aretoan
Ordua: 11:00

Martxoak 15:
Abuso Sexual Infantil (ASI). Que no solo se oiga el viento
Hitzaldi zikloa: Mujeres y Violencias Patriarcales
Lekua: Juliana Agirrezabala Aretoa. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola
Ordua: 10:30-12:00

Martxoak 22:
Lo que se esconde tras la publicidad sexista
Hitzaldi zikloa: Mujeres y Violencias Patriarcales
Lekua: Juliana Agirrezabala Aretoa. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola
Ordua: 10:30-12:00

Martxoak 29:
Mujeres en los márgenes ante las violencias machistas
Hitzaldi zikloa: Mujeres y Violencias Patriarcales
Lekua: Juliana Agirrezabala Aretoa. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola
Ordua: 10:30-12:00

Halaber, aipamen berezia merezi du Informatikako Fakultatearen ekimenez eta UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzaren laguntzarekin argitaratu den GAUR8 aldizkariaren ale berezia, azken urteotan teknologian adituak diren emakumeen ekarpenekin.