Eduki publikatzailea

Maider Alonsok jaso du Unibertsitate Inklusiboaren II. Kartel lehiaketaren lehen saria

Lehenengo argitaratze data: 2016/11/30

Irudia

Unibertsitate Inklusiboaren II. Kartel lehiaketaren aurtengo edizioaren lehen saria Maider Alonso San Marcelo Sorkuntza eta Diseinuko Graduko ikasleak jaso du ‘Zure aztarna behar dugu. Esperamos la tuya' izeneko lanagatik.

Bigarren saria aldiz, Leire Berzosa Etxeberria Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Graduko ikasleak aurkeztutako ‘Inclusión en todas las direcciones/ Inklusioa norabide guztietan' lanak.

Halaber, hirugarren saria Itsasne Nuñez Viadero Giza Baliabideen eta Enpleguaren Kudeaketa Uniberstitate Masterreko ikasleak eginiko ‘Taldean barneraitzazu. Inclúyelos en el grupo' lanak jaso du. Itsasne Nuñez ezin izan du bertan egon.

Sarien banaketa ekitaldia UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan, Donostian, egin da, Desgaitasunaren Nazioarteko Egunaren baitan. Maite Zelaia Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren errektoreordeak eta Jose Ramon Morlesin Arte Ederren Fakultateko irakasleak saria banatu dituzte.

Argazkiak: UPV/EHU