Eduki publikatzailea

Pilar Tazón, Erizaintzako Lanbidearen Garapenaren 2016ko COEGI Saria

Lehenengo argitaratze data: 2016/12/15

Irudia

Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak (COEGI) 2016ko COEGI Sariak jakinarazi ditu, hau da, erakundeak ematen dituen sari nagusiak. Aurtengoan, Pilar Tazon Ansolari Erizaintzako Lanbidearen Garapenaren 2016ko COEGI Saria eman zaio. Saria deitzeko arrazoia da "erizaintzako lanbidearen irudiari edo aurrerabideari ekarpen positiboa egiten dioten pertsonek edo erakundeek garatutako ekimenak aitortzea".

Pilar Tazon donostiarrak 2003az geroztik Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskola gidatu du –gaur egun Medikuntza eta Erizaintzako Fakultatea (Gipuzkoako atala)–. Lankideek beraiek azpimarratzen dute: "bere merituak eta gure lanbideari egindako ekarpena, bai bere garapen profesionalagatik bai bere ibilbide handiagatik".

Gainera, gogoan izan dute Erizaintzako ikasketak ematen dituzten Zentroetako Dekanoen Konferentzian 2006. urtetik 2008. urtera bitartean idazkari postuan egindako lana, baita Konferentziaren lehendakari moduan egindako ere, 2008tik 2016ra arte, "Erizaintzako Graduko ikasketak bultzatuz". Halaber, Erizaintzako Diplomatuaren Titulu Ofiziala Erizaintzako Graduarekin parekatzeko lana azpimarratu dute, bere ibilbide profesionalaren beste alderdi eta atal batzuen artean.

Edizio honetan ere, gaur egun Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Minaren Unitatean diharduen M. Antonia Perez Arguello erizainak Ibilbide Profesionalaren 2016ko COEGI Saria jasoko du.

Sari banaketa bihar egingo da, ostirala, abenduak 16, gipuzkoar erizainen Eguberrietako urteko afarian, Donostiako Londres hotelean, 21:00etatik aurrera.

Argazkia: Ezk esk. Antonia López. Pilar Lecuona, Pilar Tazón eta María Jesús Zapirain. COEGI