Ruben Perezek gradu amaierako proiektu onenaren saria lortu du

Edozein makina edota sistemen datuetara sarbidea ematen duen sistema garatu du

Lehenengo argitaratze data: 2017/06/20

Irudia
Enpresa Mintegiak programaren ikasleak. Argazki: UPV/EHU

Lorpen modularra, konfiguragarria eta hedagarria duen 4.0 industriarako sistema batek lortu du Master Amaierako Proiektu Hoberenaren saria 2017, Bilboko Ingenieritza Eskolak banatzen duen saria. Ruben Perez Hidalgok, Industria Ingeniaritzan tituludunak, datu bilketarako sistema hau garatu du 4.0 industria bezala ezaguna den talde horren barnean dauden elkarteentzat pentsatuta. Bilboko unibertsitate zentroko Hitzaldi Aretoan jaso zuen astelehenean saria.

"Datu guztiak batzeko eta bidaltzeko aukera ematen duen herraminta sendoa da, makina bakoitzeko sentsoreen ezaugarrietatik aparte. Eskuratze sistema honek edozein makina edota sistemen datuetara sarbidea ematen dizu eta, era berean, 4.0 industriaren lengoai unibertsal bat erabilita, beste pertsona batzuei bidaltzeko aukera eskaintzen du", azaltzen du Perezek.

Hain zuzen, garatu duen herraminta OPC UA sistemarekin bateragarria da, edozein sistema eragilearekin lan egiterakoan datuen lorpena batzen eta estandarizatzen duen teknologia.

Ruben Perez Plethora IIoT enpresan lan egiten du, Etxe-Tar enpresaren barnean kokatu dezakeguna, baina garatutako sistema garatzen eta ikertzen jarraitzen du, Gradu Amaierako Saria lortzeko balio izan diona.

Saridunak poztasun handiz eskuratu du saria "hainbeste orduko lanaren ostean". Garrantzitsuena bada ere, ez da lortu duen sari bakarra, 2014. urtean Bilboko Ingeniaritza Eskolako espediente onenaren saria jaso zuen, 9,38ko bataz besteko nota eskuratzeagatik Industria Teknologiako Ingeniaritza Graduko laugarren mailan.

Marga Marcos irakasleak zuzenduta, Perezek sei hilabete eman zituen proiektu hau lantzen, Elgoibarko ETXE-TAR makina-herraminta elkartean praktikak egiten zituen bitartean.

Epaimahaiak, Ingeniaritza Eskolako fundazioaren zuzendaria den Ernesto Cilleruelo honen buru izanda, bere gradu amaierako lana baloratu du, onena bezala bereiztuz.  Saria merezi duen sistemak produkzioan parte hartzen duten makina guztiek biltzen duten informazio guztia gordetzea eta erabiltzea ahalbidetzen du, horrekin aztertu daitezke eta produkzioaren kalitatea eta efizientzia hobetu.

Enpresa mintegiak

Beste alde batetik, ekitaldi horretan bertan, diplomak banatu zaizkie "Enpresa Mintegiak" programaren hemeretzigarren edizioan parte hartu duten 90 ikasleei. Ekimen horren bitartez, eskolak gonbidapena egiten die hainbat sektoretan puntan dauden enpresei, euren jarduera eremuen berrikuntzak azal diezazkien ikasleei.

Ikasturte honetan egin diren bost mintegietan hauek izan dira partaideak: Galbaian (patenteak), AEND (saiakuntza ez-suntsitzaileak), IDOM (iraunkortasun energetikoa eraikuntzan), AENOR (nazioarteko arauak kudeaketan) e Hidroambiente (uraren industria).