Eibarko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako talde batek estatu mailako EDP Berriztagarri 1. saria irabazi du

Lehenengo argitaratze data: 2017/10/04

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak Eibarren duen Energia Berrizatagarrien Ingenieritzako graduko ikasle talde batek, EDP Berriztagarrik antolutatako lehen saria irabazi estatu mailan.

EDP-berriztagarri saria estatu osoko unibertsitateen artean jokatu da eta ehun proiektu baino gehiago aurkeztu dira. Eibarko Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduko taldeak, ENERGIA EOLIKOAREN INTEGRAZIOA ERAIKINETAN lanarekin irabazi du lehen saria. Taldea, Oscar Garcia, Mario del Rio, eta Garikoitz Arcelus ikasleek osatzen dute, eta Alain Ulazia irakaslea izan da taldeko zuzendaria. ROSEO haize-errota aurkeztu dute EHUkoek, Savonius erako errota eraikin ertzean horizontalki ipini eta bertako arkitekturan integraturiko panel kontzentradore batzuez osatzen dena. Helburua, haize energia urbanoa aprobetxatzea da jada eraikita dauden etxebizitzetan.  

EDP Berriztagarrietako deialdi honetan, estatu osoko 71 unibertsitatek hartu dute parte,zeinetatik Euskal Herriko Unibertsitateko proposamena irten den garaile. Hau dela eta, poztasun handiz hartu da albistea Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak, Eibarren, berriz ere bertan egiten den lanak sari bat jaso egin duelako.