Eduki publikatzailea

Beijingeko Capital University-ko irakasle eta Ikasle talde batek Arte Ederren Fakultatea bisitatu du

Lehenengo argitaratze data: 2017/11/08

Irudia

Arte Ederren Fakultateko Pintura Masterreko ordezkariak eta Beijingeko Capital Normal University-ko irakasleak eta ikasleak batu dira gaur goizean. Guztira, Txinako 47 ordezkari izan dira Arte Ederren Fakultatean, horien artean Txinako unibertsitateko Arte Ederretako dekanoa, Zheng Qu Duan. 47 lagun horiek UPV/EHUn ematen den Pinturako Masterrari buruzko informazioa batu nahi izan dute, hots, prestakuntzari, azpiegiturei, irakaskuntza guneei, tresneriari, laborategiei… buruzko jakintza jaso eta Txinan inplementatzeko.

Masterra ezagutu ostean, Txinako Unibertsitateko kideak Bilboko Arte Ederren Museora hurbildu dira. Han, Jesús Mari Lazkanok, UPV/EHUko irakasle eta margolariak, gidari lanak egingo ditu Alicia Koplowitzen  bilduma erakusteko.

 

 

 

 

'