Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Breadcrumb

Sarrera - Double Bachelor's degree in Business and Economics

Double Bachelor's degree in Business and Economics

Nested Applications

Double Bachelor's degree in Business and Economics

Business & Economics gradu bikoitzak Ekonomiaren ikuspegi zabala eta Enpresaren Administrazio eta Zuzendaritzaren arlo zehatzagoa uztartzen ditu.

Ekonomiak, gizarte zientzia gisa, produkzioa, kontsumoa eta errentaren banaketa aztertzen ditu; nazioarteko mailan eta esparru nazionalean. Ekonomia diziplina arteko alorra da, eta historiarekin, zuzenbidearekin, administrazioarekin, enpresarekin… erlazionatutako teoriak erabiltzen ditu bere ereduetan. Tekniken alorrean, ikasketa planak arreta berezia jartzen du tresna matematiko-estatistikoen trebakuntzan.

Bestalde, Enpresaren Administrazio eta Zuzendaritzaren ikuspegiak irakatziko dizu zure enpresa proiektua martxan jartzen, enpresa edo erakunde bat kudeatzen, antolatzen eta gidatzen. Prestakuntza osoa jasoko duzu, hainbat alorretan: ekoizpena, marketina, giza baliabideak, finantzak, kontabilitatea, etabar. Den-denak funtsezkoak gaur eguneko ingurune ekonomiko, sozioekonomiko eta teknologiko konplexu eta aldakorrera egokitzeko.

Lehenengo ikasturtean, nahitaezkoa izango da ingelesaren ezagutza bi modu hauetako baten bidez egiaztatzea:

  • Gutxienez 8ko nota lortzea Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko ingeles azterketan
  • Ingeleseko B2 titulua aurkeztea

Gradu hau Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko), Bilbon, ematen da.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Gizarte eta Lege Zientziak

Ikastegia

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

Iraupena

5 ikasturte

Kreditu kopurua

276 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

14,39 €

Gutxieneko nota

12,908 ohiko deialdian (2021/22)

Eskainitako plazak

20 plaza

Botón folleto - Double Bachelor's degree in Business and Economics

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Ekonomista batek behar duen prestakuntza osoa jasoko duzu: enpresen zuzendaritza eta sistema ekonomikoa, biak elkarlotuta eta bateratuta.
  • Jasangarritasunak, demografiak eta teknologia aldaketak ekarriko dituzten erronka sozioekonomikoei eraginkortasunez eta efizientziaz aurre egiteko prestatuko zaitugu.
  • Askotariko ezagutza, trebetasun eta gaitasunak eskuratuko dituzu arazoei aurre egin eta erabakiak hartzeko.
  • Gradua oso-osorik eskaintzen da ingelesez, ikuspegi egokiarekin testuinguru globalizatu eta nazioartekotu baterako eta mundu osoko ikasleak ezagutzeko aukera emanaz elkarrekin ikasi ahal izateko.

Sarrera-profila

Sarrera-profila

Enpresa mundua eta errealitate ekonomikoa, soziala eta politikoa interesatzen bazaizkizu, jakin-nahia baduzu, pertsona ekintzailea eta dinamikoa bazara, taldean aritzea atsegin baduzu, analisirako, gogoetarako, sintesirako eta kritikarako gaitasuna baduzu, eta gizarte gaiekiko sentikortasuna, argudiatzeko gaitasuna eta gatazkak konpontzen laguntzeko bokazioa, Business & Economics Gradu Bikoitza duzu aukerarik onena.

Irteera profesionalak

Gradu bikoitz honek irteera ugari eskaintzen ditu, bai sektore publikoan zein pribatuan ere:

  • Enpresak
  • Banketxeak edo aholkularitza-enpresak
  • Nazioarteko erakundeak (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea, Europako Banku Zentrala eta Europako Batzordea)
  • Administrazioak

Gainera, gradu bikoitz honek zure negozioa martxan jartzeko gaitasuna emango dizu.