Ikasgelaz kanpoko irakaskuntza plana

Ikasgelaz kanpoko irakaskuntza plana irakasgaiaren irakaskuntza gidak egungo salbuespen baldintzetarako egokitzapen bat da eta, alde horretatik, idatziz azaldu behar da, sailak gainbegiratu behar du eta titulazioaren arduradunei jakinarazi (ikastaroaren eta graduko koordinatzaileei). Webgunean argitaratutako irakaskuntza gida ofiziala aldi baterako aldatu eta ordezten duen dokumentua da.

Ikasgelaz kanpoko irakaskuntzak behar bezala funtziona dezan, lauhileko honetan ematen ari diren graduko edo masterreko irakasgai guztiek aurrez aurrekoa ez den irakaskuntza plan bat izan behar dute. Gomendagarria da denboraren perspektiba "luzearekin" definitzea, geratzen den ikasturte osoa ere bere baitan aurreikusiz. Era berean, irakasle taldeei gomendatzen zaie kontuan har ditzatela ebaluazio modu alternatiboak, aplikatu ahal izango direnak, salbuespen egoera horretan azken ebaluaziora iritsiko bagina.

Irakasgaiko irakasle talde bakoitzak irakaskuntza aldiak programatu beharko ditu; orientazio gisa, hamabostaldiak izan daitezke, irakasgaia behar bezala bete dadin. Gomendatzen da lan ohiturak ezartzea eta ikasleekin harremanetan egotea eskola ordutegi ofizialean eta prest egotea tutoretza orduetan kontsultak egiteko.