Irakaskuntza presentziala on line modalitatera egokitzeko aholkuak

  • Jarri harremanetan zure ikasleekin ahalik eta lasterren, irakasgaiaren irakaskuntzan eta erabiliko diren informazio kanaletan izango diren aldaketen berri emanez.
  • Har itzazu kontuan konponbide errazak irakaskuntzarekin on line jarraitzeko bidea izan dezazun:
    • Aztertu jada prestatuta zenituen jarduerak eta materiala urrutitik lan egiteko moduan egon daitezen aldi baterako.
    • Hartu kontuan egin beharreko egokitzapenak. Adibidez, power point aurkezpenei audioa gehitu eta bideo bat sortuz, ariketa praktikoak egin aurretik azalpen txikiak grabatuz.
    • Azaldu argi eta erraz zeure ikasleek zer egin behar duten:
      • Zer egin behar dute?
      • Nola egin behar dute?
      • Noiz entregatu behar dute?
      • Zer komunikazio kanal erabili behar dituzten: posta, eGela, bideokonferentzia …
      • Edo entregatutako lanen feed back-a noiz emango zaien 

Zure ikasleek zurekin harremanetan jartzeko beharra izan dezakete, posta elektronikoz, eGelako tresnen bitartez edo telefonoz. Zure irakasgaiaren ordutegian eskuragarri egoteaz oroitu zaitez, eta baita tutoretza orduetan ere. Horrela eginez gero, beste irakasgaiekin oztopatzea saihestuko duzu.