Albisteak

Euskadiko Kartografia Historikoaren Inbentario Digitala

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2016/06/20

)

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak  ‘Euskadiko Kartografia Historikoaren Inbentario Digitala' argitaratu berri du bere gordailuetan. Ikerlan hau Maria Luisa Palanques Salmerón andreak zuzendutako ikertalde batek sei urtez egindako lan eskergaren emaitza da. Bertan, esku hartu dute Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako irakasleek eta ikasleek, eta kontsultatutako 76 artxiboetako teknikarien ezin eskertuzko lankidetza eta sostengua izan dugu, haiek gabe ezinezkoa izango baitzatekeen ikerketa hau gauzatzea.

Inbentarioak bere baitan biltzen ditu 1900. urte baino lehenagoko 3.391 mapa eta plano, nazioko eta nazioarteko artxibo eta biblioteketan aurkitutakoak, eta haietan euskal lurralde osoa edo zati bat ageri dira, era askotariko helburuan tartean direlarik.

Era horretara, edizio handietako mapa orokorrak, mapa nautikoak eta kartografia militarra jaso dira, baita ondoko eremu hauek sortutako mapak ere: notario protokoloek, ingeniaritza zibilak, hiri plangintzak, ibilbideek, eskora egiturek eta beste arlo batzuk biltzen dituen multzo txiki batek.

Proiektu honi esker, UPV/EHUk ikertzaileen eta, oro har, gizartearen esku jarri nahi du egun dauden dokumentuak ezagutzea ahalbidetuko duen tresna baliagarri bat. Horretarako, mapa bakoitza xehetasunez deskribatu da fitxa batean. Bestalde, fitxa horretan beste alderdi hauek ere aipatzen dira: mapa hori aurkitzeko artxiboa(k), funtsa eta irakasgaia, kontsultatzeko erabil daitekeen webgunea halakorik bada, eta bibliografi erreferentziak.

Ikertalde honek, 2014. urtean, ‘Arabako Kartografia Historikoaren Inbentario Digitala' argitaratu zuen, eta oso erantzun ona izan zuen. Euskadiko lurralde osoko dokumentuak biltzen dituen beste inbentario honekin ere uste da erantzun ona izango dela.