Albisteak

UPV/EHUk ordutegi berezidun ikasteko gelak irekiko ditu azterketa garaian

Lehenengo argitaratze data: 2016/12/15

Euskal Herriko Unibertsitateak ordutegi berezidun ikasteko gelak irekiko ditu bere ikasleentzat bere hiru campusetan 2016-2017 ikasturteko lehenengo lauhilekoko azterketa garaian.

Honela, Arabako Campusean,  ikasteko aretoak irekiko ditu 2017ko urtarrilaren 7tik 27ra bitarteko asteburuetan (biak barne) Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (Hezkuntza atala). Honako hauek izango dira gelak erabiltzeko ordutegiak: Astelehenetik ostiralera, 21.00etatik 24.00ak arte. Eta, larunbat eta igandeetan, 9.00etatik 24.00etara. Era berean, gogoratu beharra dago, ikasleen premiak hala eskaturik, ikasteko ikasgelak ere irekiko ditu Elurreta eraikinean ohiko ordutegiaren barruan, alegia,  astelehenetik ostiralera 8:00 eta 21:00 orduen bitartekoan.

Bizkaiko Campusean aldiz, 2017ko urtarrilaren 6tik 22ra bitarteko asteburu guztietan, egongo dira zabalik ikasteko gelak Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (eraikin nagusiko beheko solairuko ikasgelak), 9:30etatik 24:00etara bitartean, eta Bilboko Ingeniaritza Eskolan (Luis Briñas kaleko sarrerako ikasgelak), 2017ko urtarrilaren 6tik 29ra bitarteko asteburu guztietan, 9:30etatik 22:00etara bitartean. Bertan sartzeko UPV/EHUko ikasle txartela erakutsi beharko da.

Azkenik, Gipuzkoako Campusean, azterketa garaian, Elbira Zipitria Zentroko (Ondarreta pasalekua, 18) ikasgelak irekiko dira asteburuetan bere ikasleentzat. Goizeko 8:00etatik gaueko 22.00ak arte egongo dira irekita 2017ko urtarrilaren 6tik 22 arte. Bertan sartzeko UPV/EHUko ikasle txartela erakutsi beharko da. Gogorarazi, larunbata goizetan (abenduak 24 eta 31, eta urtarrilak 7 eta 21 salbu) Carlos Santamaria Zentroan (Elhuyar plaza, 2) dagoen Campuseko Biblioteka irekia egon ohi dela 9:00etatik 14:00etara.