Ekitaldiak

Sinposioa: Ipar Amerika Mendebaldeko kultur transferentziak

Kokapena

Graduen Aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5 - 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba)

Data

  • Hasiera: 2017/10/09 9:00

Deskribapena

Urriak 9 eta 10ean, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko Gradu Aretoan, ‘Ipar Amerika Mendebaldeko kultur transferentziak: Mugetatik haratago', II. Nazioarteko Sinposioa egingo da (Cultural transfers of the American West: Beyond borders).

Sinposioak, UPV/EHUko REWEST (Research in Western American Literature) ikertaldeak antolatuta, "western" generoaren diziplinarteko dimentsioari erreparatuko dio, western literaturaren eta beste arte adierazpen batzuen arteko kultur transferentziak aztertuz. Logikoa denez, arreta berezia jarriko zaio literaturaren eta "western" zinemaren arteko kultur transferentziari, elkarrekin lotura historiko handia duten bi diziplina baitira. Gainera, "western" literaturaren eta beste arte eta kultur esferen (adibidez, adibidez, musika, telebistaren) artean sortutako harreman dialogiko eta intertestualak aztertuko dira. Batez ere nazioz gaindiko eta diziplina arteko ikuspegi bati helduko zaio, Westerneko iruditeriaren dimentsio globala, haren indarra eta berriztapena hobe uler dezagun, eskualde, nazio edo arteen mugez gaindi.