Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Ekonomiako Gradua

Ekonomiak, gizarte zientzia gisa, ondasunen eta zerbitzuen ekoizpena, trukea, banaketa eta kontsumoa aztertzen ditu, agente ugariren elkarrekintzan oinarritzen den errealitate konplexu eta askotariko batean. Hortaz, diziplina arteko alor bat da, eta historiarekin, zuzenbidearekin, administrazioarekin, enpresarekin… erlazionatutako teoriak erabiltzen ditu bere ereduetan.

Ekonomiako Graduak trebatzen dituen profesionalak gai dira errealitate ekonomiko konplexua –tokikoa, estatukoa edo nazioartekoa– aztertzeko, ulertzeko eta haren gainean eragiteko. Ikasketa planak arreta berezia jartzen du errealitate ekonomikoaren eta harengan eragiteko tresnen ezagutzan, portaera ekonomiko indibidual eta kolektiboen logikan, eta diagnostikoak egiteko erabiltzen den tresna matematiko-estatistikoen trebakuntzan.

Gainera, laugarren mailan, borondatezko kanpoko praktiken bidez, harreman zuzenak egingo dituzu etorkizunean zure lantoki izan ahalko diren enpresa eta antolakuntzekin.

Ezagutza arloa

Gizarte eta Lege Zientziak

Ikastegia

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 kredituak ECTS

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

14,39 €

Gutxieneko nota

6,230 ohiko deialdian (2019/20)

Eskainitako plazak

115 plaza

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Ekonomiaren ikuspegi orokorra izango duzu, nazioartean nahiz tokikoan.
  • Aplikatuko duzu EAEn ezarpen handia duten enpresetan egindako borondatezko praktiketan ikasitakoa.
  • Zeure prestakuntza diseinatu ahal izango duzu, arlo guztietako 20 irakasgai hautazko baino gehiago egiteko aukera baliatuz.
  • Hezkuntza osatzeko aukera izango duzu Europa, Kanada, Latinoamerika, AEB, Asia eta besteko unibertsitateetan egonaldiak eginez.

Sarrera-profila

Ekonomia eta haren inguruan dagoen guztia interesatzen bazaizu (politika, gizarte gaiak…), gogoetarako eta analisirako gaitasuna baduzu, matematika eta hizkuntzak (ingelesa, batez ere) atsegin badituzu, eta komunikaziorako gizarte trebetasunak dituen pertsona bazara, Ekonomiako Graduan duzu lekua.

Irteera profesionalak

Ekonomian graduatuek irteera profesional ugari dituzte, bai sektore publikoan baita pribatuan ere: enpresak, banketxeak edo aholkularitza-enpresak, nazioarteko erakundeak (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea, Europako Banku Zentrala eta Europako Batzordea) eta administrazioak. Gainera, gradu honek zure negozioa martxan jartzeko gaitasuna emango dizu.