Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua

Azken urteotan ezin konta ahala aldaketa eta eraldaketa eman dira elikaduraren arloan, eta horregatik, hain zuzen, elikagai industriak elikagai katearen etapa guztiak sakon ezagutzen dituzten profesionalak behar ditu.

Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Graduak elikagaiak diseinatu, prestatu, eraldatu, ontziratu, biltegiratu eta banatzeko prozesuan inplikatutako lehengaiak, haien konposizioa eta prozesu teknologikoak nahiz bioteknologikoak aztertzeko prestatuko zaitu. Nekazaritzako elikagaien eta haien kalitatearen analisia tituluan kezkatzen gaituen gaietako bat da, eta gizakiak kontsumitzen dituen janarien osasun kontrola lantzeaz ere arduratzen gara.

Tituluak izaera nabarmen esperimentala du, zati handi bat laborategian eta landa praktiketan egiten baita, eta horiek osatzeko, nahitaezko kanpoko praktikak egin behar dira, elikagai industriaren arloko zentroetan.

Ezagutza arloa

Zientziak

Ikastegia

Farmazia Fakultatea

Campusa

Araba

Harremanetarako

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 kreditu ECTS

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

19,84 €

Gutxieneko nota

7,670 ohiko deialdian

Eskainitako plazak

40 plaza

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Profesional aditua izango zara elikagaietan eta elikagaien industrian.
  • Prestakuntza integrala jasoko duzu, metodologia aurreratuen bidez.
  • Harreman zuzenak izango dituzu mundu profesionalarekin, praktikak gune publiko eta pribatuetan eginez, elikagaien segurtasuna eta kalitatea landuz.
  • Nazioartekotasunarekiko bokazioa: prestakuntza beste unibertsitate batean osatu ahal izango duzu estatuan, Europan edo Latinoamerikan.

Sarrera-profila

Elikagaien eta haien produkzioa interesatzen bazaizu, elikagaien kalitatea eta segurtasuna hobetzen lagundu nahi baduzu eta, gainera, kimika bezalako gaietan ezagutzak badituzu, profil egokia duzu Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua egiteko.

Irteera profesionalak

Lana egin ahal izango duzu, besteak beste, elikagaien industrian, ikerketako zentro teknologikoetan, laborategietan eta aholkularitzetan, honako eginkizun hauetan:

  • Elikagai industriaren prozesu, produktu eta hondakinen kalitatearen gestioa, ebaluazioa eta kontrola
  • Elikagaien prozesatua
  • Elikagaien segurtasunaren gestioa, ebaluazioa eta kontrola
  • Elikagaien marketina eta merkaturatzea
  • Elikagai prozesu eta produktuen diseinua, garapena eta berrikuntza
  • Lege, zientzia eta teknika aholkularitza
  • Taldeentzako sukaldaritza
  • Irakaskuntza eta ikerketa