Menua Webgunearen menua ireki/itxi

XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Aurkezpen publikoa egiteko gai izatea, informazio eta komunikaziorako teknologiak erabilita.
  • Bibliografi iturrietatik jasotako informazioa bilatu, hautatu eta interpretatzeko gai izatea.
  • Elikadura-katean zeharko prozesu eta produktuen analisi eta kontrolerako metodologia garatzea.
  • Elikagaien elaborazioan erabilitako produktu eta prozesu teknologiko eta bioteknologiei buruzko txosten eta espediente administratiboak egiten, aztertzen eta interpretatzeko datu nabarmenak bildu eta interpretatzea.
  • Elikagaien eta bere prozesuen segurtasun eta kalitatea bermatzeko kalitate-sistemak ezarri, gestionatu eta balioespena.
  • Elikagaien eta elikaduraren kalitate eta segurtasunaren arlorako plangintza, politikak eta arautegiak osatzen eta hauen betetze-maila balioesten laguntzea.
  • Elikagaien industriari eta kontsumidoreei aholkuak eskaintzea, arlo zientifiko, tekniko eta legaletan, argitaratze, etiketatze eta marketinerako zereginetan.
  • Ikasleak gai izatea eztabaida-taldeetan modu aktibo eta eraikitzailean parte hartzeko.
  • Informazioa sintetizatzen jakitea eta ondorioak adierazteko gai izatea, idatzizko lanak eginez.
  • Informazioa, ideiak eta problemei eskainitako ebazpideak transmititzea, bai sektoreko profesionalei nola kontsumitzaileei, bai egoera arruntetan nola elikadura-krisietan.
  • Lan profesionala egiteko gai izatea, ingurumena errespetatuz eta jarraibide etikoen arabera egindako jarduna burutuz.
  • Lehengai, osaera, prozesu teknologiko eta bioteknologikoen inguruzko oinarrizko funtsak eta jakintza espezifikoak eskuratzea, elikagaien elaborazio, transformazio, ontziratze, biltegiratze eta banaketaren inguruan.
  • Merkatuaren premiak eta eskariak asebetetzeko prozesu eta produktuak garatu, laboratu eta diseinatzea, elikadura-industriaren sektore ezberdinetan.
  • Problema zehatzen inguruko datu esperimentalak bildu eta jasotako jakintzaren arabera interpretatzen jakiteko gaitasuna garatzea.
  • Txosten profesionala egiteko gaitasuna izatea, irizpide arautu eta protokolizatuei jarraiki.