Menua Webgunearen menua ireki/itxi

XSLaren edukia

Automatizazioa Energia Sistemetan27864

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Eibarko Atala
Titulazioa
Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2021/22
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Kodea
27864

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Mintegia57.5
Laborategiko p.2537.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

“Automatizazioa Energia Sistemetan” irakasgaia, Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduan, Berariazko Prestakuntza (FE) moduluaren barne kokatzen da. Nahitaezko irakasgai hau, hirugarren ikasturteko bigarren lauhilabetean ematen da.



Irakasgai honek, 1. mailako “Informatika” (abstrakzio algoritmikoak eta programazio-inguruneak), gehi 2. mailako “Zirkuitu Elektrikoak” (elektrizitateko oinarrizko ekuazioak) eta “Elektronika” (gailu elektronikoak) irakasgaietako jakite-maila erabiltzen du, beraz, komenigarria da ezagutza horiek modu onean menderatzea.



Irakasgai honetan garaturiko lanak, ikasleei energia berriztagerrien instalazioak automatizatu ahal izateko behar duten jakite-maila ematen die. Horrela ezagutza hau ikutzen duten ia irakasgai guztietan erabil dezakete, hau da “Bioenergia” (2.a), “Energia Eolikoa” (3. maila), “Energia Geotermikoa eta Eguzki Energia Termikoa” (3.a), “Energia Hidraulikoa” (3.a), “Eguzki Energia Fotoboltaikoa” (3.a), “Itsas Energia” (4.a, hautazkoa) eta “Eguzki Energia Termoelektrikoa” (4.a, hautazkoa). Jakina, “Gradu Amaierako Lana” (4.a). garatzeko oinarri on bat hartzen da.



Irakasgai honek “Energia Berriztagarrietako instalazioen automatizaziorako ekipo eta garapen sistemak ezagutzea” (FE07) gaitasun espezifikoa ematen dio Berariazko Prestakuntza (FE) moduluari, non hau Graduaren G003, G004, G005, G008 eta G012 gaitasunekin loturik dagoen.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

FE07 GAITASUNA

Energia Berriztagarrietako instalazioen automatizaziorako ekipo eta garapen sistemak ezagutzea.



IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Ikasleak:

1) Automatizaturiko energia berriztagarrien instalazioen zehaztapenak aztertzen ditu.

2) Ekipo eta materiale egokiak aukeratzen ditu.

3) Automatizazioko proiektuak diseinatu eta inplementatzen ditu. Sistemak eskatzen zaizkion zehaztapenekin funtziona dezan, beharrezkoa den automataren programa diseinatzen du.

4) Proba eta abiarazteak (martxan ipintzeak) egiten ditu.

5) Segurtasuna proiektuan integratzen eta araudien betebeharra ziurtatzen ditu.

6) Mantentze-lana proiektuan integratzen du.

Irakasgaia ikastearen emaitza guztiak ohargarriak eta kontrolagarriak dira, bai idatziz, paperean egindako ariketen ebazpenen bidez (ariketak, azterketak) eta bai ordenagailuan, automatak programatzeko softwarearen bidez, edo baita automatan bertan dagokion maketa eta guzti erabiliz.

Eginiko proba desberdinetan proposaturiko ariketa bakoitzaren atal bakoitzaren puntuazioak, ikasleak lorturiko jakite-maila eta irakasgaia ikastearen emaitzak adieraziko dituzte, non zuzenketa tresna edo feed-back bezala erabilia izango den nahi izan diren emaitzak lortu ezean. Horretarako, laborategiko praktiketan (LP), kontroletan (KO), azterketetan (AZ) eta entregatzeko probetan (EN) proposaturiko ariketen ebazpenak, e-gela plataforman izango dira argitaratuak gerokotasunez.

“Idatzizko komunikazioa” eta “Taldeko lana” ZEHARKAKO GAITASUNAK direnaren ebaluazioa ondorengo irizpideak kontuan hartuz egingo da:

1) Idatzizko hizkuntza argia, ordenatua eta zuzena erabiltzen du praktiketako koadernoan.

2) Gradu Amaierako Lanean erabiltzen den formatua leial errespetatzen du praktiketako koadernoan.

3) Taldeko beste kideekin elkarrekin lanean jarduten du problemak eta ariketak ebazterakoan.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. gaia: Automatizazioko kontzeptu orokorrak. Definizioak. Helburuak. Eragiketa- eta aginte-atala. Automatizazioko osagaiak Energia Berriztagarrietan. Automatizazioko soluzio teknologiko desberdinen deskribapena.

2. gaia: Sentsoreak. Sentsoreen hautaketa, erabilpena eta mantentze-lana. Eragingailuak. Eragingailuen hautaketa, erabilpena eta mantentze-lana.

3. gaia: Automatas programagarriak. Egitura eta funtzionamendua. Programazio-hizkuntzak: kontaktuen eskema, Grafcet. Sarrera eta irteera digitalak, kontagailuak, tenporizadoreak, konbergentziak eta dibergentziak, funtzioak, sarrera eta irteera analogikoak. Programa espezifikoak. Eguzkiaren jarraipenaren algoritmoak eta beste batzuk.

4. gaia: Komunikazio digitaletako kontzeptu orokorrak. Komunikazio sareak Energia Berriztagarrietako instalazioetan: Modbus, Profibus, CANopen, Ethernet Industrial, Zigbee.

5. gaia: Neurriko sistemak. Ezaugarriak, egitura eta funtzionamendua. PC motako bateragarriak diren ordenagailu industrialak. PC industrialen aplikazioak.

6. gaia Automatismoen instalazioa eta mantentze-lana. Martxan jartzea (abiaratzea). Prebentzio-mantentzea.

7. gaia: Ekipoen normalizazioa eta babes mailak. Araudia. Babes eta segurtasun elementuak.

MetodologiaToggle Navigation

Ingeniaritzako Gradu berrietako irakaskuntzaren metodologia, hain ezaguna den Boloniako hitzarmenaren filosofian oinarritzen da, non ikasgelako eskola-orduetaz gain (zuzeneko dozentzia), ikasleak ikasgelaz kanpoko jardueren orduak ere kontuan hartzen diren. Lan ordu guzti hauek ECTS kreditutan zenbatzen dira, non ECTS kreditu 1 zuzeneko 10 orduk eta ikasgelaz kanpoko 15 orduk osatzen duten.





Dozentzia presentziala klase Magistralak (M), Mintegiak (S) eta Laborategiko Praktikak (GL) osatzen dute. Problemetan eta simulaziotan oinarrituriko ikaste estrategiak erabiltzen dira.



Klase Magistraletan teoriako kontzeptuak azalduko dira batez ere, eta irakasleak ariketa batzuk ere egin eta planteiatuko ditu ikasleek etxean egin ditzaten bakarka.



Mintegietan, klase magistraletan emandako gaiekin (gai-zerrenda) erlazionaturiko galderak planteatzen dira. Irakasleak egoera berriak nola gainditu azalduko du, baina batez ere ikasleak izango dira ariketak egingo dituztenak, bakarka nahiz taldeka, simulazioko softearearen eta automaten bidez behar ezkero.



Laborategiko Praktikak, Siemens etxearen automatak programatzeko Simatic softwarearen bidez egingo dira. Adibideen bidez, bere funtzionamendua azaltzen joango da, geroz eta zailago diren ariketak proposatu eta eginez. Ariketak bakarka nahiz taldean egingo dira eta praktikaren saioak ez badu ematen horiek guztiz bukatzeko denborarik, non berriro dagozkien ikastetxez kanpoko orduetan bukatu beharko diren.



Laborategiko Kuadernoa osatuko da, non bai teoriako bai praktiketako klaseetan adieraziriko teoria, ikasturtean zehar proposaturiko eta ebazturiko ariketak izango dituen.



Tutoretza orduak, irakasleak bere bulegoan ikasleari, ikasleak klaseetan naiz ikasgelaz kanpoko jardueren orduetan izan dituen dudak eta argi geratu ez zaizkion galderak argitzeko erabiltzen dira. Ez dira, inolaz ere, erregularki klaseetara (zuzenenko dozentzia) etortzen ez diren ikasleentzako klase partikularrak.



Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazioa jarraian azaltzen diren bi kasuen arabera egingo da, non alde batetik ikasleak ebaluazio jarraitua (1) edo azken ebaluazioarena (2) egiteko asmoa kontuan hartzen den, eta bestetik, praktiketako klaseetara derrigorrez etortzearena:



1) Azterketa finala (AZ azken notaren %30-a), kontrola (KO, azken notaren %30-a), laborategiko praktikak egin eta koadernoa edo/eta lanak entregatzea (LP, azken notaren %20-a) eta entregatzeko ariketak (EN, azken notaren %20). Zeharkako gaitasunak (ZG, %5-a) laborategiko koadernoaen barnean ebaluatuko dira. Kasu honentzako azken nota, ondorengo formularen bidez kalkulatuko da:



Azken Nota= 0.3*KO+0.2*LP+0.2*EN+0.3*AZ



Bakarkako kontrola (KO), lauhilabetearen erdian egingo da eta ordurarte emandako edukiak ebaluatuko ditu, non gutxienez bere gehienezko balioaren %50-a lortu ezkero, azterketa finalean (AZ) bakarrik bigarren erdia (ondorengo gaiak) egiteko aukera izango den, non hor ere gutxienez bere balioaren %50-a lortu beharko den. Bestela, azterketa finalean irakasgai-zerrenda osoa sartuko da, non kasu horretan kontrolaren portzentaia azterketa finalari esleituko zaion, azken notaren formula honela geratuko delarik:



Azken Nota= 0.2*LP+0.2*EN+0.6*AZ



Dena den, irakasgaiaren izaera jarraitua dela eta, bigarren zatiaren azterketa egiteak ez du esan nahi lehenengo zatian ikasiriko kontzeptuak gogoratuak edo/eta erabiliak izan behar ez direnik beharrezkoa den kasu edo ataletan. Entregatzeko ariketak (EN) ikasle talde murriztuei proposaturiko problemak izango dira, non beraiek egin eta irakasleari entregatu diezaioten. Guztira bi entregatzeko izango dira, eta horietako bakoitza indibidualki gainditua izan beharko da (minimoa %50) entregatzeko ariketen zatia aprobatua izateko. Bietariko bat edo biak suspendituz gero, ikasleak azterketa finaleko zati praktikoa egin beharko du. Irakasgaia aprobatu ahal izateko, azken nota osatzen duten zati guztietan gutxienez %50-a gainditua edukitzea beharrezkoa izango da. Kontrola (KO) nahiz azterketa (AZ), batez ere ebaztu beharreko ariketak osatuko dute, eta agian galdera teorikoren bat.



Ondorengo baldintzaren bat betetzen ez duten ikasleak, ez dira 1) kasuaren arabera ebaluatuak izango eta automatikoki 2) kasuaren arabera ebaluatuak izango dira:

• Praktiketara erregularki etortzen ez diren ikasleak (gutxienez %90-a)

• Ez aurkeztea azken nota osatzen duten proba guztietara dozentzia ematen den asteetan



1) kasuaren arabera ebaluatuak izatea nahi ez eta azken 2) kasuaren arabera nahi duten pertsonak, horretarako eskubide osoa dute beti eta beti idatziz eskatzen badiote irakasgaiaren irakasle arduradunari, gehienez lauhilabetearen hasieratik 9 aste pasatu aurretik (Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8. artikuluaren, 1. puntua, 2017/03/13).



Klaseen jarduera normala zailtzen edo oztopatzen duten ikasleak (ixilik ez egotearren, ohituraz berandu heltzearren, etab.), bi abisuren ondoren, ezingo dute gehiago klasera joan eta zuzenean 2) kasuaren arabera ebaluatuak izango dira.



2) Azterketa finala, non alde teorikoak (AZ, azken notaren %70-a) eta alde praktikoak (AP, azken notaren %30-a) osatzen duten. Kasu hau klasera etortzen ez diren ikasleei aplikatuko zaie (modu askean matrikulatuak) eta baita dozentzia mota desberdinetara erregularki etortzen ez diren ikasleak. Azken nota, ondorengo formularen bidez kalkulatuko da:



Azken Nota= 0.7*AZ+0.3*AP

Ebaluazioko deialdiaren uko egitea, jarraituko ebaluazioarentzako, 1) kasua, irakasgaia ematen duen irakasleari egingo zaio idatzi baten bidez, irakasgaiaren irakaskuntza epe data amaitu baino hilabete bat lehenago gutxienez, “Ez aurkeztua” jarriko delarik. Azken ebaluazioarentzako, 2) kasua, azterketa ofizialera ez aurkezteak uko egite automatikoa suposatuko du dagokion deialdian, “Ez aurkeztua” agertuko delarik, (Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12. artikuluaren, 2. eta 3. puntuak, hurrenez hurren, 2017/03/13).

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdirako, azken ebaluazioa 2) erabiliko da, hau da teoriako azterketa bat (AZ) eta praktiketako beste bat (AP).



Azken Nota= 0.7*AZ+0.3*AP



Azterketa praktikoa (AP), ez da derrigorrezkoa (LP) eta (EN) zati biak indibidualki aprobatuak izan badira ohiko deialdian, non ohiko deialdian lorturiko nota erabiliko den azken nota kalkulatzerakoan (LP+EN=AP). Aprobatu ahal izateko, azken nota osatzen duten zati bi hauetako bakoitzean gutxienez %50-a gainditua edukitzea beharrezkoa izango da.



Ikasturte batetik bestera ez da gordeko inolako notarik.

Ezohiko deialdiko azterketa finalera (AZ) aurkezten ez diren pertsonei, “Ez Aurkeztua” azalduko zaie espedientean eta horrek deialdiaren uko egite automatikoa suposatuko die.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

e-gela plataformaren bidez emandako hainbat dokumentu: irakasgaiaren apunteak, mintegietako ariketak, praktiken gidoiak, etab.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-BALCELLS, J. Autómatas programables. Marcombo, Barcelona, 1997.

-PIEDRAFITA, R. Ingeniería de automatización industrial. RAMA, Madrid, 1999.

Gehiago sakontzeko bibliografia

-FRIEDRICH FRÖHR, Introducción al control electrónico, Marcombo.
-CEMBRANOS, F. Sistemas de control secuencial, Paraninfo, 1998.

Aldizkariak

Automática e Instrumentación.

Web helbideak

-Siemens eta beste ekipamendu-fabrikatzaileen orriak.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALKORTA EGIGUREN, PATXI
  • ETXEBARRI COELLO, ARITZ
  • MARTINEZ LOPEZ DE DICASTILLO, JUAN

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.3 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-20

13:30-14:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LABORATORIIO - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:30-13:30 (1)

21-30

13:30-14:30 (2)

28-28

12:30-14:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LABORATORIIO - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)
  • LABORATORIIO - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (2)
  • LABORATORIIO - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (3)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:00-11:00 (1)

10:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 1.3 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)
  • eAULA 1.3 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (2)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
28-28

09:00-10:00 (1)

29-30

08:00-10:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LABORATORIIO - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)
  • LABORATORIIO - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (2)

31 Mintegia-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
28-28

13:30-14:30 (1)

29-30

12:30-14:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LABORATORIIO - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)
  • LABORATORIIO - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (2)

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-27

08:00-10:00 (1)

28-28

08:00-09:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LABORATORIIO - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)
  • LABORATORIIO - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (2)

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-27

12:30-14:30 (1)

28-28

12:30-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LABORATORIIO - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)
  • LABORATORIIO - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (2)

61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

15:30-17:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LABORATORIIO - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)

61 Mintegia-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
28-28

16:30-17:30 (1)

29-30

15:30-17:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LABORATORIIO - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)
  • LABORATORIIO - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (2)

61 Laborategiko p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-27

15:30-17:30 (1)

28-28

15:30-16:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LABORATORIIO - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)
  • LABORATORIIO - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (2)