Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduan, zure enpresa proiektua martxan jartzen ikasiko duzu, enpresa edo erakunde bat kudeatzen, antolatzen eta zuzentzen. Prestakuntza osoa jasoko duzu, hainbat alorretan: ekoizpena, marketina, giza baliabideak, finantzak, kontabilitatea, etab. Den-denak funtsezkoak egungo ingurune ekonomiko, sozio-politiko eta teknologiko konplexu eta aldakorrera egokitzeko.

Garapen aukerak identifikatzen eta aurreikusten ikasiko duzu, zalantza egoeretan erabakiak hartzen, berrikuntza kudeatzen, pertsonak hautatzen eta motibatzen, eta emaitzak ebaluatzen.

Bilbo-Sarrikon aukera izango duzu aipamen edo ibilbide hauetan espezializatzeko: Merkataritza Zuzendaritza, Finantza Zuzendaritza, Zuzendaritza Orokorra eta Giza Baliabideak, Zerga Sistema, Kontabilitate Kudeaketa eta Finantza Arloko Informazioa, eta Enpresen Berrikuntza.

Gipuzkoan aipamen hauek dituzu aukeran: Kontabilitatea eta bestelako Informazio Sistemak, Finantzak, Merkataritza Zuzendaritza, eta Pertsonak eta Berrikuntza.

Azkenik, hiru dira Arabako aipamenak: Finantzak, Gizarte Arloko Kudeaketa Enpresan, eta Marketina.

Ezagutza arloa

Gizarte eta Lege Zientziak

Ikastegia

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Arabako Atala

Campusa

Araba

Harremanetarako

eue.empresariales-vitoria@ehu.es

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

14,39 €

Gutxieneko nota

5 ezohiko deialdian (2019/20)

Eskainitako plazak

110 plaza

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Gai izango zara zuzendaritzan, gestioan eta administrazioan jarduteko, bai enpresetan bai erakunde publiko zein pribatuetan.
  • Hiru aipamen dituzu eskura, gehien interesatzen zaizun arloan espezializa zaitezen.
  • Kanpoko praktikak egin ahal izango dituzu erakunde eta antolakunde garrantzitsuetan.
  • Hezkuntza osatzeko aukera izango duzu Europa, Kanada, AEB, Asia eta beste unibertsitateetan egonaldiak eginez.

Sarrera-profila

Enpresaren mundua eta errealitate ekonomikoa, soziala eta politikoa interesatzen bazaizkizu, jakin-nahia baduzu, pertsona ekintzailea eta dinamikoa bazara, analisirako, gogoetarako, sintesirako eta kritikarako gaitasuna baduzu, eta ulermenerako eta abstrakziorako erraztasuna, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua duzu aukerarik onena.

Irteera profesionalak

Enpresa arloan, erantzukizuneko zereginetan:

  • Analisi ekonomikoa
  • Banka eta finantza zerbitzuak
  • Kontabilitatea eta ikuskaritza
  • Estrategia zuzendaritza
  • Giza baliabideen kudeaketa
  • Nazioarteko marketinaren eta merkataritza marketinaren kudeaketa
  • Ekonomia-finantza kudeaketa eta zerga arlokoa
  • Nazioarteratzea eta kanpoko merkataritza

Gainera, zure enpresa proiektua martxan jartzeko tresnak eta ezagutzak eskuratuko dituzu.

Administrazio publikoetan, tokikoetan zein estatu-mailakoetan (ogasuna, udaletxeak, eta abar).

Baita hezkuntza eta ikerketaren arloan ere.