Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Erizaintzako Gradua

Erizaintza osasun zientzien arloko lanbide bat da Europako zuzentarau bat arautzen duena. Haren helburua herritarrei kalitatezko zaintzak eskaintzea da, horren barruan aukera zabala sartuta, prebentzio eta osasunaren sustapenetik prozesu patologikoetan egin beharreko esku hartze eta errehabilitaziora.

Erizaintzako Graduan, orotariko erizaintzako profesionala izateko prestatuko zara, eta zientzia eta giza prestakuntza bikaina jasoko duzu. Hala, pertsona osasuntsuen nahiz gaixoen zainketa eta osasun beharrak identifikatzeko, baloratzeko, planifikatzeko, eta ebaluatzeko gaitasuna eskuratuko duzu, prestakuntza teoriko eta praktiko trinko baten bidez.

Praktikak titulu honen ardatz nagusia dira, graduaren % 40 hartzen baitute. Lehenengo mailatik hasita, arlo akademikoan eskuratutako jakintza teorikoak praktikan jarri, eta zure etorkizuneko lanbidea gertutik ezagutzen hasiko zara.

Erizaintzako Graduak BAEE (Barneko Erizain Egoiliar) probak egiteko aukera emango dizu, erizain titulua lortu ahal izateko espezializazio hauetan: Erizaintza Obstetriko-Ginekologikoa (Emagina), Buru Osasuneko Erizaintza, Erizaintza Geriatrikoa, Lanaren Erizaintza, Zainketa Mediko-Kirurgikoen Erizaintza, Familia eta Komunitate Erizaintza, eta Erizaintza Pediatrikoa.

Erizaintzako Graduk gaitu egiten zaitu Erizain lanbidean jarduteko.

Ezagutza arloa

Osasun Zientziak

Ikastegia

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

19,84 €

Gutxieneko nota

11,262 ohiko deialdian (2019/20)

Eskainitako plazak

165 plaza

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Zeure beharra duten pertsona gaixo eta/edo osasuntsuak zaindu eta beren premiak artatuko dituzu.
  • Kalitatezko praktika klinikoa erreferentziazko osasun gune publiko eta pribatuetan.
  • Prestakuntza integrala asistentzian, irakaskuntzan eta ikerkuntzan aritzeko, nazio zein nazioarteko proiekzioarekin.
  • Hasieratik landuko ditugu zurekin, graduatu eta gero izan ditzakezuen irteera profesionalak.

Sarrera-profila

Pertsona motibatua bazara eta pertsonen osasuna zaindu nahi baduzu, analisi, komunikazio eta kritikarako gaitasuna baduzu, enpatia baduzu eta, gainera, aldaketara egokitzen bazara eta dibertsitatea errespetatzen baduzu, Erizaintzako Gradua da zure aukera onena.

Irteera profesionalak

  • Ospitale publikoak eta pribatuak.
  • Lehen arretako eta arreta espezializatuko zentroak.
  • Ospitalez kanpoko larrialdi zerbitzuak.
  • Zentro sozio-sanitarioak.
  • Laneko osasun zerbitzuak, eskola osasuna, osasun mentala…
  • Irakaskuntza eta ikerketa zentroak.
  • Erizaintza zerbitzuen antolakuntza eta kudeaketa.
  • Autoenplegua.