null

Unibertsitate Klaustroa /Claustro Universitario

2017-11-23

Egun on eta ongi etorriak.

 

Eskerrik asko Klaustroaren saio honetara gerturatu izanagatik. Besteak beste, 2016-2017 ikasturtearen Kudeaketa Txostena eta 2017-2018ko Jarduera Plana aurkeztea dagokigu Klaustroaren gaurko saio honetan.

 

Errektoretza talde hau urtarrilan lan egiten hasi zen arren, asko izan dira aurreko ikasturtean zehar garatu ditugun jarduerak. Klaustroko kide guztiok aipatu bi txostenak irakurtzeko eta beraien inguruan galderak egiteko aukera izan duzuenez, gure ustez azpimarragarrienak diren jarduerak baino ez ditut aipatuko. Edonola ere, jardun garrantzitsuenak azaldu aurretik, bi txostenen inguruan galderak egin dituzuenoi gure eskerrik zintzoenak eman nahi dizkizuet lagungarri eta argigarri suertatu zaizkigulako.

 

KUDEAKETA TXOSTENA (2016/2017)

 

Kudeaketa Txostenean sailkatzen diren bederatzi ardatz edo programei jarraiki aztertuko ditut aurreko ikasturtean abian jarritako jardunak.

 

 

Ikasteko unibertsitatea

 

Gradu eta graduondoko eskaintza euskal gizartearen beharretara egokitzea eta erakargarriago egitea dira gure erronka nagusietako bi. Horren harira, ikasturte honetan, Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolan martxan jarritako Automobilgintzaren Ingeniaritzako Gradua nabarmendu nahi dut. Sektoreko enpresen lankidetzaz diseinatutako titulu hori guztiz berritzailea da, bere formatu duala eta industria 4.0ren teknologiekiko bere lotura estua direla eta. Gainera, Arabako Foru Aldundiaren laguntza ere jaso du; izan ere, harekin sinatutako hitzarmenaren arabera, 350.000 euro emango ditu guztira bi urtean, titulurako ekipamendu espezializatua erosteko.

 

Graduak harrera bikaina izan du ikasleen artean, 147 ikaslek eman baitzuten izena, 40 plazarako.

 

Era berean, prestakuntza dualeko ibilbide bat sortu da Ekonomia eta Enpresa Fakultateak Gipuzkoan eskainitako Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradurako. Haren bidez, gure ikasleen prestakuntza lan ingurunera hurbildu nahi da, eta ikasleei beren enplegagarritasuna hobetzeko gaitasunak eman nahi zaizkie.

 

 

Graduondoko ikasketei dagokienez, UPV/EHUk Erasmus Mundus Master programan lortutako emaitzak nabarmendu nahi ditut. Education, Audiovisual and Culture Executive Agencyk gure unibertsitatea bazkide den bi proposamen hauek hautatu ditu: Erasmus Mundus Master in Marine Biological Resources eta Erasmus Mundus Master in Smart Cities and Communities. Horrez gainera, Erasmus Mundus zigilua berritu da, UPV/EHUk koordinatutako Erasmus Mundus Master in Marine Environment-i emandakoa lehenengoz, 2012an. Albiste bikaina da hori ere, eta azken urteetan egindako lanaren kalitatea uzten du agerian.

 

Etengabeko Prestakuntzaren arloan, zuzendaritza berri bat sortu dugu eta, esparru honen egoeraren azterketa egin ondoren, etorkizuneko lerro estrategikoen diseinurako oinarriak finkatu ditugu eta ikasturte honetan zehar lerro estrategiko horiek abian jartzen joango gara.

 

Eragin handiko hezkuntza praktiken aldeko erronkan, gradu amaierako 135 lan egin dira hainbat programatan, hala nola Campus Bizia Lab, Gaztenpatia, garapenerako lankidetza eta Gizarte Justiziarako Klinika Juridikoa; bien bitartean, IKDGazte eta gizarte boluntariotzako praktiken programetan, 311 ikaslek parte hartu dute guztira.

 

 

Unibertsitateko kideen artean kultura ekintzailea sortzeko ahalegin horretan, lehendik zeuden 6 junior enpresa indartu dira, eta beste 2 junior enpresen sorrera bultzatu da, komunikazio zientzien eta gizaki-makina interfaze aurreratuen arloetan. Gainera, 15 enpresa berri sortu, eta 36 inkubazio fasean sartu dira, lehenagotik zeuden 20rekin batera. Hori dela eta, ZITEK enpresak sortzeko eta kultura ekintzailea bultzatzeko unibertsitate programa garrantzitsuenetako bat da gaur-gaurkoz estatu osoan.

 

Gainera, Enplegagarritasunaren eta Praktiken Zuzendaritza sortu da, eta lankidetza estuan dihardu du ikastegiekin, gure ikasleek eskuratu beharreko zeharkako gaitasunen katalogo baten diseinuan eta kanpoko praktiken (curriculumekoak eta curriculumez kanpokoak) kudeaketaren hobekuntzan, egresatuen laneratzea errazteko helburuarekin. Hala, curriculumeko 6.483 praktika egin dira guztira, enpresa eta erakundetan, eta curriculumez kanpoko 4.107 praktika. Azken horietatik 1.986k ekarpen ekonomikoa jaso dute. Era berean, 2012. urteaz geroztik indarrean den praktiketako arautegia berrikusten eta eguneratzen hasi gara.

 

 

 

 

Unibertsitate ikertzailea
 

Ikerketaren arloan, aurreko ikasturtean, 10 milioi euro inguruko 9 deialdi egin ziren guztira. Berritasunen artean, belaunaldien arteko ordezkapen egoki bat ziurtatzeko ikertzaile gazteenei emandako laguntza nabarmendu behar dugu, baita ikertzeko kulturari emandako bultzada ere, ikerketa tradizio gutxiko arloetan. Zentzu horretan, ikertzaile nagusiak sartzeko aukera jarri da martxan; ikertzaile nagusi izan daitezken pertsona ez-iraunkorren kopurua areagotu da; eta, doktore aurreko kontratuen deialdian, zuzendariaren curriculum vitaeren balorazioa ezabatu da, ikertzaile berriek zuzendaritzara sartzeko aukera izan dezaten. Azkenik, zubi laguntzak eman zaizkie Eusko Jaurlaritzaren eta UPV/EHUren deialdietan finantzaketarik lortu ez zuten ikertaldeei.

 

Jakintza adar bakoitzaren beharren eta egoeraren arabera ikerketa indartzeko asmoz, hiru ikerketa zuzendaritza berri sortu dira, eta ikerketaren gestioko teknikarien berrantolaketari ekin zaio. Halaber, taldeen aplikazio informatikoaren bidez, prozedura bat jarri da martxan, haien produkzio zientifikoari buruzko datuak urtero sartzen joateko, eta horrek, epe laburrean, taldeen I+G+Bren kalitatea monitorizatzeko sistema bat edukitzea ahalbidetuko digu.

 

UPV/EHUn sortutako ezagutzak inguruko garapen sozioekonomikoan lagundu du. Hala, 2016. urtean, enpresa eta kanpo erakundeekin 1.000 ikerketa kontratu inguru sinatu ziren, eta 200 ikertaldek baino gehiagok eta 550 erakunde inguruk parte hartu zuten; aktibo teknologikoen zorroan, 31 patente berri erregistratu ziren, eta horietako 10ri lehentasuna eman zaie aldi honetan; bestalde, aktibo teknologikoak enpresekin ustiatzeko 6 lizentzia kontratu sinatu ziren. Horrez gain, KIC Manufacturing proposamena aurkeztu da, UPV/EHU bazkideen talde nuklearreko kidea delarik.

 

Euroeskualdeko Nazioarteko Bikaintasun Campusari dagokionez, matematikaren eta haren aplikazioen esparruan mugaz haraindiko lankidetza laborategi bat sortzeko lankidetza memorandum bat sinatu dute UPV/EHUk, Bordeleko Unibertsitateak eta Euskal Herriko Matematika Aplikatuko Bikaintasun Zentroak (BCAM). Era berean, UPV/EHUren, Bordeleko Unibertsitatearen eta Donostia International Physics Center-en artean “Eskala Kuantikoko Fisika eta Kimika Teorikoak – QuatumChemPhys” arloan mugaz haraindiko lankidetzarako laborategi bat sortu dugu, eta ekimenean parte hartu dute ere Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluak, Centre National de la Recherche Scientifique-k eta Bordeleko Institutu Politeknikoak.

 

Bestalde, jarduera zientifikoa gizarteari komunikatzeko askotariko ekimenak egin dira, eta Kultura Zientifikoko Katedrari eta Zientzia Asteari lotutakoak nabarmendu behar ditugu guztien artean. Hala, UPV/EHUko Zientzia Astearen XVI. edizioa 2016ko azaroaren 2tik 6ra egin zen Bilbon, Donostian eta Gasteizen, eta aurtengoak ere oso harrera ona izan du adin guztietako herritarren artean. UPV/EHUko Zientzia Astearen hiru egoitzetan, 28. 000 pertsona ingururen bisitak erregistratu ziren.

 

UPV/EHUk bere postuari eutsi dio 500 unibertsitate onenen artean, Shanghaiko rankingean. Gainera, arlo askotan, hala nola Ingeniaritza Kimikoarenean, UPV/EHU lider posizioan dago, 51. eta 75. artean. Bestalde, “Times Higher Education”-ek argitaratutako rankingaren edizio berrian, UPV/EHUk bere posizioa berretsi du orain dela 50 urte baino gutxiago sortutako unibertsitate onenen artean, eta lehenengo 150 posizioetan dago egun.

 

Amaitzeko, Micaela Portilla Ikergunearen inaugurazioa nabarmendu behar dugu, Arabako Campusean. Giza eta Gizarte Zientzien arloko ikertaldeak hartzen dituen azpiegitura bat da, eta horren bidez arlo horietako ikerketa bultzatzea espero dugu.

 

 

Irakaskuntzarekin konprometitutako unibertsitate bat

 

Ikastegiek proiektu akademiko sendoak eraiki ditzaten, IKD hezkuntza eredua gara dezaten eta kanpo agentzien aurrean hartutako konpromisoak lor ditzaten, EHUndu-Aurreratua programa jarri dugu abian, Unibertsitateak duela urte batzuk hasitako bideari jarraituz.

 

Estrategia honen helburua da UPV/EHUko 20 ikastegiri laguntza ematea, erakunde akreditazioa lor dezaten. Horretarako, zuzendaritza talde bakoitzarekin konpromiso dokumentu bat adostu dugu, ikastegi guztientzako 16 adierazle orokor eta berrantolaketatik sortutako ikastegi berrientzako beste 16 adierazle espezifiko dituena, eta kudeaketa aurreratuari buruzko prestakuntza ekintzak egin dira zuzendaritza taldeekin, non 53 pertsonak parte hartu duten (% 62 emakumeak eta % 38 gizonak).

 

Kalitatezko irakaskuntza aintzat hartzeko asmoz, azpimarratu nahi dugu Docentiaz programa kanpo akreditazio prozesuan dagoela. 2009-2010 ikasturtetik hona 1.383 irakaslek hartu dute parte eta haietako 191k bi tramo dauzkate ebaluatuta. Ikastegi mailan parte hartzea ere asko hobetu dela nabarmendu nahi genuke. Izan ere, dagoeneko, 11 ikastegitako irakasleen % 30ak programan parte hartu du, eta 7 ikastegi kopuru horretatik gertu daude. Batez bestekoa % 36,56koa da.

                                                                                                    

Aukera profesionalak eskaintzen dituen unibertsitatea

 

Administrazio eta zerbitzuetako langileen arloan, 2016ko LEPerako akordioaren ondoren, lan poltsak kudeatzeko araudia, zerbitzu eginkizunen baremo prozedurarako araudia eta eginkizunak esleitzeko baremo prozedurarako araudia negoziatu eta onartu dira.

 

UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako langileen lana eta familia kontziliatzearen aldeko neurri berriak hartzeari dagokionez, hainbat aldaketa egin ditugu 2016. eta 2017. urteetarako lanaldiari eta egutegiari buruzko zirkularrean; besteak beste, bereizitako lanaldiei heltzeko aukera ematea (normalizatua, mistoa eta trinkoa), ordutegi malgutasunaren tartea handitzea eta baimen orduak hartzeko malgutasun handiagoa ematea. Lan modalitate ez-presentziala ere behin betiko ezarri dugu, telelanaren formularen bitartez.

 

Irakasle-ikertzaileen arloan, IRAKER programa martxan jarri izana nabarmendu nahi nuke. Haren helburua da, batetik, irakasle atxikiei laguntza ematea irakasle agregatu edo titular izateko akreditazioa lor dezaten, eta, bestetik, irakaskuntza plan bat prestatzea, aholkularien laguntzaz, oposizioaren probak egiteko. Azken batean, irakasle gazteei beren ibilbide akademikoa aurrera ateratzen lagundu nahi zaie, belaunaldien arteko ordezkapena errazteko.

 

Bizikidetzarako unibertsitatea

 

2016-2017 ikasturtean, ikasgelak eta laborategiak hobetu ditugu; erreforma eta egokitze lanak egin ditugu hiru campusetako hainbat ikastegitan; eta, bibliotekek eta ikasteko gelek eskainitako zerbitzuak hobeto ditugu, baita kirol eta kultura eskaintza ere. Horrez gain, unibertsitate espazioen sarbideak errazteko lanean jarraitu dugu, eta bizi ohitura osasungarriak eskuratzen laguntzen duten ekimenak bultzatu ditugu.

 

Lankidetza indartu dugu inguruko erakundeekin: Eusko Jaurlaritza, diputazioak, udalak, fundazioak, sindikatuak, patronalak, enpresak, kultur eta kirol erakundeak… Zentzu horretan, Etorkizuna Eraikiz proiektuaren esparruan Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatutako lankidetza eta koordinazio hitzarmena berritu izana nabarmendu behar dugu. Programa horren bidez, ikerketa, prestakuntza eta diputazioak bultzatutako politika publikoen azterketa bultzatu nahi da. Era berean, unibertsitateak, Araban, Foru Aldundiaren Agora ekimenean parte hartu du, eta, prozesuaren emaitzetan bere ekarpena egin du, industria digitalaren eta industria 4.0ren arloan prestakuntza espezializatutako ikastaroak antolatuz eta ezagutza transferitzeko jarduerak garatuz.

 

Lankidetza esparru horretan urratsak egiten jarraitzeko asmo sendoari eutsi nahi diogu, eta, hortaz, ezinbesteko erakundea izaten jarraitu nahi dugu, euskal gizartearen hezkuntza, zientzia eta ekonomiaren garapenean.

 

Gure ingurunearekiko harremanetan, komunikazioa oinarrizko zutabe bat da. Horregatik, 2016-2019 aldirako UPV/EHUren Komunikazio Planean ezarritako ildoei jarraituta, joan den ikasturtean, komunikazioren esparruan, unibertsitatearen webgune berriaren informazio arkitekturaren diseinua lehenetsi zen, eta migrazioa egin zen, eduki gestorearen bertsio berrira. Halaber, eskura ditugun komunikazio tresnak bultzatu ziren. Horrela, UPV/EHUk dagoeneko ehun kontu baino gehiago ditu hainbat sare sozialetan; Adituak tresnan, hedabideekin lankidetzan aritzeko prest dauden unibertsitateko 575 adituk parte hartzen dute; ikastegiei, masterrei eta berezko tituluei buruzko eskuorri korporatiboak argitaratu dira; eta, 400 prentsa ohar baino gehiago bidali dira, ikerketa eta transferentzia gaiei buruzkoak lehenetsiz.

 

Una universidad enraizada en nuestro entorno

 

El principal reto consiste en ofertar todas las asignaturas obligatorias en euskera. Durante el curso 2016/2017 se han ofertado 22 asignaturas más en esa lengua, de modo que el 93 % del total de la oferta se imparte en euskera. Igualmente, hemos dado continuidad a la sólida planificación del corpus: cabe destacar la publicación de 156 trabajos monográficos en euskera, un 42 % de la producción total del curso académico.

 

Estamos trabajando para lograr que el euskera pase de ser una lengua de servicio a ser una lengua de trabajo, mediante la liberación de personal para aprender euskera y la oferta de cursos de formación específicos, impulsando el desarrollo de herramientas lingüísticas y ofreciendo formación para el proceso de obtención del certificado Bikain.

 

Las estrategias utilizadas para la investigación y la divulgación científica han dado sus frutos: se han defendido 69 tesis doctorales en euskera, y se han publicado 384 artículos de divulgación en el blog Zientzia Kaiera.

 

Hemos logrado, además, en colaboración con Udako Euskal Unibertsitatea (UEU), ofertar tres títulos de especialista de posgrado en euskera para el curso 2017/18.

 

Una universidad abierta al mundo

 

Además de dedicar gran parte de nuestros esfuerzos al impulso del euskera, también queremos promover el Plan de Plurilingüismo, dado que el dominio de lenguas extranjeras es fundamental para la adecuada formación del alumnado. En este sentido, durante el curso pasado se ofertaron más de 700 asignaturas en idiomas no oficiales y hemos alcanzado la cifra de 1.080 docentes con certificado de capacitación para impartir docencia en lengua extranjera.

 

Si queremos estar a la altura de las mejores universidades del mundo, la internacionalización debe impregnar toda nuestra actividad universitaria. Por ello, hemos continuado trabajando para afianzar la Red Latinoamericana de Posgrado y desarrollar el Campus Eurorregional de Excelencia Internacional con la Universidad de Burdeos, en los ámbitos de formación, investigación y gestión. Así mismo, hemos consolidado nuestra presencia y participación en la red Aquitania-Euskadi-Navarra, colaborando con las universidades de dicha red en el establecimiento de alianzas compartidas para promoción de la movilidad, e impulso de las tesis en cotutela y las dobles titulaciones. Esta última posibilidad, que nuestro alumnado pueda obtener un título internacional de grado y/o posgrado además del título de la UPV/EHU, la consideramos muy atractiva e interesante, lo que se refleja en el hecho de que en el curso 2016-2017 se hayan firmado convenios de doble titulación internacional para 11 de nuestras titulaciones.

 

 

 

En lo que respecta a la movilidad internacional, la UPV/EHU ha superado el objetivo establecido por la Unión Europea para el 2020: más de un 20% de nuestro alumnado egresado ha tenido una experiencia de este tipo, cuando ese es el objetivo que se habían marcado las instituciones europeas para dentro de tres años.

 

Una universidad comprometida socialmente

 

La UPV/EHU es, ante todo, una universidad pública y, como tal, debe fomentar los valores de inclusión, equidad y sostenibilidad. Por esta razón, hemos apoyado las solicitudes de acceso a nuestra Universidad de seis personas refugiadas que se han unido, en el presente curso, a las ocho matriculadas durante el curso 2016-17. Además, se ha respondido a las necesidades de más de 300 estudiantes censados y censadas en el Servicio de Atención a Personas con Discapacidades y se ha impulsado un programa de formación y sensibilización dirigido al profesorado. También se han realizado actividades para impulsar el empoderamiento de las mujeres, como el programa Akademe, en el que han participado 45 mujeres.

 

Uno de nuestros objetivos es implantar políticas innovadoras que aporten soluciones creativas y eficientes para el desarrollo de una universidad sostenible. Para alcanzarlo, entre otras acciones, hemos desarrollado el campus Bizia Lab, con objeto de responder a retos vinculados a la sostenibilidad mediante la colaboración entre el alumnado, el PDI y el PAS.

 

Una universidad que promueve el buen gobierno

 

Para mejorar el nivel de transparencia en las actividades universitarias, a finales de julio se completó la primera fase de la puesta en marcha del Portal de Transparencia de la UPV/EHU con la apertura al público de la primera versión de dicho portal.

Se ha seguido trabajando en el desarrollo y en la solución de diversos problemas que plantea la puesta en marcha de la Contabilidad Analítica, con el objetivo de tener los datos correspondientes al 2014 a la mayor brevedad posible.

 

A su vez, hemos continuado con las labores de racionalización de gastos y optimización de recursos pero siempre manteniendo la calidad de nuestros servicios y respetando los derechos de la comunidad universitaria. El incremento del presupuesto del 2017 ha sido de un 0,69%, lo que nos ha llevado a realizar un ejercicio de contención del gasto corriente y de las inversiones.

 

Por lo que respecta a la gestión económica transparente, se han publicado en la web los presupuestos desde el 2013 al 2017 y las liquidaciones de los años 2013, 2014, y 2015.

 

PLAN DE ACTIVIDADES 2017/2018

 

Por otro lado, hemos estructurado el Plan de Actividades correspondiente a este curso en nueve programas o nueve grandes bloques que detallaré a continuación, destacando los aspectos más relevantes de cada uno.

 

De este modo, mediante el programa que denominamos Una Universidad para aprender pretendemos enriquecer la formación de nuestro alumnado incidiendo especialmente en el desarrollo de competencias transversales que favorezcan su empleabilidad con el apoyo de cursos presenciales y online. Además, continuaremos trabajando en una oferta formativa de grado y posgrado novedosa, flexible y atractiva, impulsando los dobles grados y la formación dual. Por citar un ejemplo concreto, se realizarán los trámites correspondientes para la puesta en marcha, a partir del curso 2018/19, del doble grado en Ingeniería Mecánica e Ingeniería Electrónica Industrial y Automática en la Escuela de Ingeniería de Gipuzkoa en Donostia-San Sebastián.

 

En cuanto al Plan Estratégico de los Estudios de Posgrado, se automatizará la obtención de los indicadores más relevantes para llevar a cabo el seguimiento y la evaluación del mismo.

 

A su vez, prestaremos mayor atención a la formación continua, diseñando, en colaboración con entidades sociales y empresas, un catálogo formativo que responda a las necesidades del entorno.

 

En el programa titulado Una universidad investigadora, nuestro principal reto es el diseño del Plan de Investigación para los próximos años, con la participación de la comunidad universitaria y de agentes externos. Además, nos proponemos aumentar la calidad y cantidad de las tesis doctorales defendidas en la UPV/EHU mediante nuevas modalidades de tesis, como las tesis industriales, y promoviendo una oferta formativa destinada a investigadores e investigadoras en formación. Otro reto importante es seguir apoyando el relevo generacional en la investigación y seguir creando nuevos grupos de investigación que obtengan un reconocimiento tanto interno como externo, en todas las áreas, pero especialmente en las de baja tradición investigadora. También trabajaremos para aumentar la colaboración y los flujos de conocimiento entre los grupos de investigación ya existentes, estableciendo nuevos mecanismos de comunicación entre ellos.

 

Ser referente en investigación requiere articular la capacidad investigadora de la institución teniendo en cuenta la internacionalización. Para ello, se reactivarán los polos de conocimiento, definidos según la estrategia RIS3, en colaboración con Tecnalia y la Universidad de Burdeos. Con esta estrategia se pretenden impulsar proyectos internacionales en los que la colaboración entre grupos de investigación de ambas universidades constituya un claro valor añadido. El Parque Científico de la UPV/EHU contribuirá a establecer sinergias entre nuestros grupos de investigación. Se potenciará la colaboración con empresas y centros tecnológicos para favorecer que la innovación derivada del conocimiento generado en la Universidad en forma de patentes, sea utilizada por el tejido socio-económico. A su vez, se difundirá a la sociedad la actividad investigadora de la UPV/EHU en todos los ámbitos del conocimiento, a través de la participación de los grupos de investigación en actividades de divulgación.

 

En el programa Una universidad comprometida con la docencia nos parece especialmente importante que los másteres puedan gestionarse desde los centros, dado que ello contribuirá a ofertar un itinerario completo al alumnado y favorecerá la atracción de estudiantes locales e internacionales. También queremos potenciar un modelo profesional académico que integre de forma equilibrada la labor docente e investigadora. Para ello, se impulsará la mejora de la calidad de la docencia alineando el programa Docentiaz, que esperamos que sea acreditado durante este curso, con otras estrategias formativas que ayuden al desarrollo de la carrera académica: Akademe, Doitu, Iraker, FOPU, además de la iniciativa GAITUZ, que será puesta en marcha en enero de 2018.

 

Apostamos por una universidad que ofrece oportunidades profesionales. Por ello, dentro de este programa, apoyaremos el desarrollo y promoción de la carrera profesional e impulsaremos procesos de consolidación del empleo del PDI y del PAS. Al mismo tiempo, para garantizar el relevo generacional del PDI, apoyaremos la carrera académica del profesorado joven y su acreditación. Con este fin, pondremos en marcha un programa de formación integral e implementaremos estrategias de tutorización en los departamentos.

 

Entre las actuaciones previstas en el ámbito del PAS destacan la negociación de la OPE del 2017 y las bases de la convocatoria de las OPEs de 2016 y de 2017, la puesta en marcha de los procesos de promoción y provisión de puestos de trabajo del personal laboral y de la promoción interna y el concurso de traslados para el personal funcionario. Además, se pretenden crear en la RPT los puestos de los contratos programa derivados del vigente Plan Universitario. En el marco de la conciliación entre la vida laboral y familiar se analizarán las jornadas laborales vigentes, para evaluar su impacto en la prestación del servicio universitario y se procederá a realizar las adaptaciones precisas (sirva como ejemplo la incorporación del teletrabajo a las modalidades de jornada).

 

 

Queremos que la UPV/EHU sea una universidad donde convivir. Mediante el desarrollo de este programa atenderemos las necesidades de cada campus en materia de infraestructuras y equipamiento y desarrollaremos una estrategia global de campus sostenibles. También impulsaremos iniciativas que contribuyan a intensificar las relaciones con las instituciones del entorno para la realización de actividades de interés compartido en el ámbito de la educación superior, la investigación y el desarrollo territorial.

 

La UPV/EHU es una universidad enraizada en nuestro entorno. Por ello, a través de este programa queremos promover las aportaciones de la universidad al euskera y a la cultura vasca, y, por lo tanto, impulsaremos el uso del euskera en todos los ámbitos. Igualmente, vamos a fortalecer nuestras relaciones con agentes sociales y culturales. Para lograrlo, el cometido más importante en el año 2018 consistirá en poner en marcha el III Plan Director de Euskera. Elaboraremos un diagnóstico detallado de la oferta de asignaturas obligatorias en euskera en los grados de Medicina y Odontología, y pondremos en marcha una estrategia integral de euskaldunización. En lo que respecta a los posgrados, se priorizará la euskaldunización de los másteres que son necesarios para el ejercicio profesional. Llevaremos a cabo una planificación para que el euskera se convierta en lengua de trabajo, e impulsaremos el uso del euskera en la universidad. Del mismo modo, llevaremos a cabo políticas de cara a aumentar el porcentaje de tesis en euskera, y fortaleceremos los recursos y las estructuras para la divulgación de la ciencia en euskara.

 

Para este nuevo curso seguiremos poniendo en marcha o desarrollando las acciones recogidas en el Plan de Comunicación, con especial énfasis en las concernientes a la implementación de la nueva página web corporativa, ya que consideramos que es la herramienta estratégica para mejorar la comunicación externa e interna de nuestra Universidad, e impulsar la promoción internacional de la UPV/EHU.

 

La UPV/EHU es una universidad arraigada en Euskal Herria, pero al mismo tiempo abierta al mundo. Por ello, uno de nuestros objetivos en este programa es afianzar la Red Latinoamericana de Posgrado y el Campus Eurorregional de Excelencia Internacional. También queremos identificar oportunidades de mejora en los rankings internacionales. La culminación del mapa de internacionalización de la UPV/EHU servirá de base para desarrollar el Plan de Internacionalización en colaboración con todos los centros. Por medio de este plan, aspiramos a fomentar la internacionalización de nuestra oferta formativa, promoviendo, con socios estratégicos internacionales, la movilidad para estudios y prácticas, dobles titulaciones y títulos conjuntos. Además, facilitaremos al alumnado y al personal universitario el acceso a cursos de formación en lenguas extranjeras y a pruebas de acreditación. Dentro de ese mismo programa se potenciará la relación con la oficina del Gobierno Vasco y con la oficina de la CRUE en Bruselas.

 

El octavo programa para el presente curso es el titulado Una universidad comprometida socialmente. Para ello, impulsaremos una actividad docente, investigadora y de gestión comprometida con los objetivos de desarrollo sostenible, entre los que destacan la igualdad de género y la cooperación al desarrollo. También fomentaremos los valores de inclusión, respondiendo a la diversidad de necesidades del alumnado: discapacidad, vulnerabilidad económica, alumnado en prisión, personas refugiadas, etc. Por citar un ejemplo concreto, se pondrá en marcha el programa Arrakasta para el éxito académico del alumnado en situación de vulnerabilidad, coordinado con la Diputación Foral de Gipuzkoa y que, en el futuro, queremos implantar también en Álava y Bizkaia.

 

Finalmente, dentro del programa Una universidad que promueve el buen gobierno vamos a continuar con el desarrollo de la administración electrónica, definiendo el modelo de ventanilla única. También se diseñará la reorganización de departamentos, en colaboración con los agentes implicados. Trabajaremos para dotar a la Universidad de más recursos, gestionándolos con rigor y transparencia, y rindiendo cuentas permanentemente a la comunidad universitaria y a la sociedad. Analizaremos y depuraremos los primeros resultados de la Contabilidad Analítica correspondientes al ejercicio 2014. Explicaremos los mecanismos de presupuestación, daremos una mayor difusión a las normativas relativas a la gestión contable y al cierre de la liquidación presupuestaria. Además, potenciaremos e incentivaremos la realización de cursos que faciliten que el personal aprenda y utilice con mayor facilidad el sistema contable UXXI. Para finalizar, promoveremos la participación de los distintos colectivos universitarios en las estrategias de gobernanza y potenciaremos la comunicación y las relaciones entre ellos.

 

Mila esker zuen arretagatik.