null

COMPARECENCIA PARLAMENTO

RANKING DE SHANGHÁI

Lehenik eta behin, Hezkuntza Batzordeko Mahaiari eman nahi dizkiot eskerrak gaur Eusko Legebiltzarrean, EH Bildu taldeak hala eskatuta, UPV/EHUk Shangaiko ranking-ean duen kokapena azaltzeko eta berau hobetzeko hartu beharreko neurrien inguruan Unibertsitateko Errektoretza taldearen asmoen berri emateko eskaini didan aukerarengatik.

 

“Nola hobe daiteke UPV/EHUk Shangaiko rankingean lortutako posizioa?” Galdera konplexua da, eta, beraz, erantzunak ere halakoa behar du izan. Eta haren konplexutasunak edo bienak (galdera eta erantzuna) Shangaiko rankinga testuinguruan kokatzea eskatzen digu, aldi berean.

 

Lehenengo rankingak unibertsitateen errendimendua alderatzeko asmoz sortu ziren. Eta horretarako, unibertsitateak beren hiru funtzio nagusietako batean edo hiruretan batera lortutako emaitzen arabera sailkatzen ziren, hau da: irakaskuntza, ikerketa, eta transferentzia eta berrikuntza. Errendimendu hori kalkulatzeko, eskuarki adierazleen bidez haztatzen diren hainbat alderdi kuantifikatzen dira.

 

Rankingei egindako kritikak erabilitako adierazleen konplexutasunean, haien definizioen aldakortasunean, haien arteko haztapenean edo unibertsitateen informazio fidagarria lortzeko zailtasunean, baita lehen aipatutako arrazoiengatik informazio hori homologatzeak dakarren zailtasunean ere, oinarritzen dira. Kritikak gorabehera, ordea, unibertsitate rankingek arrakasta izan dute, eta gaur egun ikasleek, enpresek, gobernuek eta, oro har, gizarteak oso maiz kontsultatzen dituzte. Rankingek nazioarteko esparru konparatibo eta lehiakor batean kokatu dute unibertsitatea, eta goi mailako hezkuntza are ikusgarriagoa izatea lortu dute. Rankingetan egoteak, beraz, gero eta garrantzi handiagoa dauka erakundeen erabakietan eta ekintzetan. Eta, esan ohi denez, eta oraingoan erabateko ziurtasunez esan daiteke, rankingak hemen daude, eta bertan geratuko dira.

 

Eta, hasiera batean, zorionekoak gara hori gertatu delako: gizartearentzat positiboa da unibertsitateen jarduera eta emaitzak gardenak izatea, baita unibertsitateek baliabide publikoen erabileran beren eraginkortasunaren kontu eman behar izatea ere.

 

Bestalde, rankingak tresna baliagarriak izan daitezke unibertsitateak alderatzeko, baita nazioarte mailan ere; izan ere, agerian geratzen dira haien ahalmenak, bai eta, batzuetan, haien ahultasunak ere.

 

UPV/EHUk hainbat rankingetan parte hartzen du, eta bereziki interesgarritzat ditu nazioartean prestigioa dutenak. Garrantzitsuenetako batzuk aipatuko ditut: Shangai (ARWU), National Taiwan University (NTU) eta Leidengo Unibertsitatekoa. UPV/EHUren parte hartzea ez da mugatzen hiru ranking horietara; izan ere, gure erakundearen ezaugarriak eta tamaina (ikasle eta argitalpenen kopurua) dela eta, ranking batzuetan automatikoki sartzen da, haren adierazleak datu base publikoetatik eskuratuta, (Unibertsitate Informazioaren Sistema Integratua (SISI) eta datu base bibliometrikoak –WOS edo Scopus–).

 

Garrantzitsua da nabarmentzea ranking bakoitzak adierazle desberdinak erabiltzen dituela eta, beraz, baloratutako erakundearen jarduera desberdinak aztertzen dituela. Hori dela eta, ranking bakoitzak unibertsitate baten kalitatea baloratzeko esanguratsuen kontsideratzen dituen ezaugarriak hautatzen ditu. Hortaz, ranking guztiek argi utzi behar dute zer kalitate kontzepturen alde egiten duten, zer adierazle erabiltzen dituzten, nola lortzen eta lantzen dituzten eskuratutako datuak eta zeintzuk diren beren kalkuluaren mugak. Aipatu ditudan rankingek, prestigiotsuenek, irizpide horiek denak zaintzen dituzte.

 

Jarraian, EH Bildu taldearen galderari erantzunez, Shangaiko rankingaren ezaugarriei buruz hitz egingo dut. Hala, rankingean erabilitako adierazle motak aztertu, horren barruan gure posizioa zein den azaldu, eta posizio horri eusteko eta, ahal bada, hura hobetzeko egiten ari garen lanaren berri emango dut.

 

Shangaiko rankinga edo Academic Ranking of World Universities (ARWU) lehenengoa izan zen, eta 2003an sortu zen. Ranking ezagunena (eta onartuena) da nazioartean. Haren helburua da unibertsitateak beren ikasketa eta ikerketa errendimenduaren arabera sailkatzea, kontsultatu nahi dituen edonorentzat irekita dauden datu baseak erabilita.

 

Ranking honek 1.300 unibertsitateren aurre hautapen bat egiten du, munduan diren 20.000 unibertsitate ingururen artetik. 1.300 unibertsitate horien artean, 500 unibertsitate onenak hautatu, eta honela ordenatzen ditu: hierarkikoki, 100era, eta, hortik aurrera, unibertsitateak, lehentasunik gabe, alfabetikoki ordenatuta ingelesezko izena kontuan hartuta, tarte hauetakoren batean sartzen dira: 101etik 150era; 151tik 200era; 201etik 300era; 301etik 400era; eta, 401etik 500era.

 

Sailkapena lau adierazle hauetan oinarritzen da: 1) Ikasleen kalitatea; 2) Irakasleen kalitatea 3) Ikerketa produkzioa; eta, 4) Errendimendu normalizatua, irakasle bakoitzeko.

 

Lehen adierazlea puntuazio osoaren % 10 da. Kontuan hartzen ditu bakarrik Nobel Saria edo Fields Domina (Matematikako nobela) lortu duten unibertsitateko alumniak. Orain arte ez dugu punturik lortu atal honetan.

 

Bigarren adierazleak, irakasleen kalitateari buruzkoak, bi alderdi baloratzen ditu. Lehenengoa erakundearen klaustroko kideen artean Nobel sariak edo Fields dominak lortu dituzten irakasleen kopurua, eta puntuazio osoaren % 20 da. Aurrekoan bezala, atal honetan ere ez dugu punturik lortu. Baloratutako bigarren alderdia Clarivate Analytics-ek askotan aipatu eta hautatu dituen unibertsitateko ikertzaileen kopurua da. Adierazle hori puntuazio osoaren % 20 da. Komunitate zientifikoaren iritziz, jakintza arlo guztiak aintzat hartuta eragin gehien duten pertsonak daude sartuta zerrenda horretan. Zerrenda egiteko, azken 11 urteetan aldizkari guztietan argitaratutako lan zientifiko guztiak zenbat aldiz aipatzen diren hartzen da kontuan. Aipamen askoko UPV/EHUko ikertzaileen kopuruak behera egin du azken urteotan, arrazoi honengatik: 2014. urteaz geroztik, zerrendak 3.000 ikertzaile kontsideratzen ditu, lehen aintzat hartzen zituen 6.000ren ordez, eta, lehenengo multzo horren barruan, ez zegoen UPV/EHUko ikertzailerik.

 

Joera hori iraultzen saiatzeko, UPV/EHUko egileek sinatutako artikuluen artean, azken bi urteetan argitaratu eta Hot Papers eta Highly Cited Papers gisa hartzen diren artikuluak identifikatu ditugu. Alde batetik, Hot Papers-ak azken bi urteetan arloko artikulu onenen % 0,1en artean sartzeko adina aipamen (2017ko urtarril/otsailetik zenbatuta) jaso dituzten artikuluak dira. Bestalde, Highly Cited Papers-ek arlo akademikoan eta argitaratze urtean artikulu onenen % 1ean sartzeko beharrezkoak diren aipamen kopurua jaso dituztenak dira. 2016. urtean, UPV/EHUko 66 irakaslek argitaratutako 39 lanek baldintza horietako bat edo biak bete zituzten. Era berean, gehien aipatutako UPV/EHUko irakasle-ikertzaileak identifikatu ditugu, zerrendan sartzeko erraztasun gehien izan ditzaketen pertsonak direla irizten diogulako. Zer ikertaldetako partaide diren identifikatu ondoren, haien jarduera bultzatu nahi dugu aipamen maila handiko zientzialari izatera irits daitezen.

 

Hirugarren adierazleak ikerlanaren produktibitatea ebaluatzen du, bi alderdi aintzat hartuta, eta horietako bakoitza balorazio globalaren % 20 da: alde batetik, 2012. eta 2016. urteen artean Science eta Nature aldizkarietan argitaratutako lanen kopurua, eta, bestetik, ebaluazioaren aurreko urtean, gure kasuan 2016an, Science Citation Index-ean sartutako aldizkarietan argitaratutako artikuluen kopuru osoa.

 

Gure ikertzaileek punta puntako Science eta Nature aldizkarietan argitaratutako 12 artikuluri esker, UPV/EHU bosgarren posizioan dago, Espainiako unibertsitateen artean. Haren bilakaerak adierazten du azken bi urteetan argitalpen horien kopuruak gora egin duela, eta horrek egiaztatzen du bikaintasun ikerketaren elitea indarra hartzen ari dela gure unibertsitatean. Ospe handiko aldizkari horietan argitaratzeak finantzaketa maila handia ziurtatzen die talde horiei. Hemen gure eginkizuna da ziurtatzea ikertalde horiek zientzialariak eta teknikariak dituztela eta bikaintasun jarduera horri jarraipena emateko beharrezkoak diren azpiegiturak dituztela, baita indibidualki eskuratu ezingo lituzketen esperimentazio teknikak erabil ditzaketela ere. Ezinbestekoa da, halaber, zerbitzu horiek ematea beren jakintza arloetan jarduera gailena egiten ari diren ikertalde hasiberriei. Hortaz, haien jardunak denboran irauten badu, espero dugu talde horien lanaren emaitzak bi aldizkari horietan argitaratu ahal izatea.

 

Adierazle honek neurtutako hurrengo alderdia azterketaren urtean Social Science Citation Index-ean (Expanded eta Social Science Citation Index) sartutako aldizkarietan argitaratutako ikerlanen kopurua da. Datu base honetan aldizkari asko sartzen dira, eta, beraz, heterogeneoa da, kalitatearen ikuspegitik. Ostera, aldizkariak kuartilen arabera sailkatu eta zenbatu daitezke; hala, lehen kuartilean beren eragin faktoreagatik eta jakintza arloan duten prestigioagatik aldizkari onenen % 25ean sartutako aldizkariak daude. Hau da, argitalpenen kantitatea eta kalitatea azter dezakegu. UPV/EHUko argitalpenen kopuruak gora egin du linealki azken sei urteetan. Progresio hori dela eta, azken hamarkadan estatuan ekoizpen zientifikoa gehien areagotu duen unibertsitatea da gurea, % 147, hain zuzen ere. Kantitatean izandako hazkundearekin batera, argitalpenen kalitateak ere nabarmen egin du hobera; izan ere, erdiak baino gehiago, % 52 inguru, dagokien jakintza eremuaren lehen kuartilean kokatzen dira.

 

Laugarren eta azken adierazlea, puntuazio globalaren % 10, erakundearen per cápita errendimendua da. Hori kalkulatzeko, lehen aipatutako adierazleak konbinatu, eta arduraldi osoz dauden irakasleen kopuruaz zatitu behar dira. Azken sei urteetan adierazle horrek izandako bilakaera ere positiboa izan da. Hain zuzen, hazkunde lineal bat eman da, eta horrek adierazten digu gure unibertsitateko ikertzaileen batez besteko produktibitatea etengabe ari dela hobetzen.

 

UPV/EHUk 2012-2017 aldian lortutako puntuazio globala aztertzen badugu, ikus dezakegu azken urtean nabarmen hobetu dela; alabaina, hobekuntza hori ez da islatzen rankingeko posizioan. 2015. urtearekiko ia 5 puntu igo izanak ez du ekarri haren posizio erlatiboa hobetzea. Horrek agerian uzten du posizio globala hobetzeko beharrezkoa dela, termino absolutuetan ez ezik, termino erlatiboetan ere hobetzea, nazioartean gure lehiakide diren beste unibertsitate batzuen hobetzeko aukera aintzat hartuta.

 

2017. urteko emaitzek UPV/EHU munduko lehen 500 unibertsitateen artean kokatu dute berriro; zehazki, 401-500 arteko tartean. Hori, zalantzarik gabe, albiste bikaina da. Emaitza horren irakurketa, ordea, ez da mugatu behar ordena globalaren sailkapenera.

 

Shangaiko rankingak sailkapenak eskaintzen ditu ere bost jakintza arlo handitan taldekatuta: Natura Zientziak eta Matematika; Ingeniaritza eta Informatika; Bizitzaren Zientziak eta Nekazaritza; Medikuntza eta Farmazia; eta Gizarte Zientziak. Gure unibertsitatearen informazioa aztertzen badugu arlo horiei erreparatuta, haren balorazioa aldatzen da, eta ikus dezakegu aurrealdeko posizioetan gaudela zenbait arlotan. Aipagarria da Ingeniaritza Kimikoan 75 unibertsitate onenen artean gaudela; Kimikan, 150 onenen artean; eta, 150-200 bitarteko tartean, Zientzia eta Teknologian, Nanozientzian eta Nanoteknologian, Ingeniaritzan eta Energian, eta Elikagaien Zientzian eta Teknologian. Era berean, 300 unibertsitate onenen artean gaude Ingurumen Zientzietan eta Teknologian, baita Fisikan ere. Datu positiboa da ere 301-400 bitarteko tartean egotea Nekazaritza Zientzietan, Ingeniaritza eta Konputazio Zientzietan, Farmazia eta Zientzia Farmazeutikoetan, eta Matematikan. Hau da, ikerketari nabarmenki lotuta dagoen ranking honetan, UPV/EHUk oso posizio ona du, arlo jakin batzuetan. Hori bereziki garrantzitsua da gurea bezalako unibertsitate jeneralista batean, eta arlo horietan ikerketa ahalegina luzaroan mantentzearen ondorioa da, horrek, izan ere, arlo jakin horietan gailentzeko beharrezkoa den giza masa kritikoa eta azpiegiturak sortu ditu.

 

Estatuko 52 unibertsitate publikoen artean, ranking horretan, UPV/EHU bederatzigarren lekuan dago balorazio globalari dagokionez, eta zazpigarrenean, berriz, alderdi hauetan: argitalpen aipagarrien kopurua, argitalpenen inpaktu normalizatua, ikerketako nazioarteko lankidetza, lehen kuartileko argitalpenak, eta askotan aipatutako lanen kopurua, bikaintasun zientifikoaren adierazleetako bat.

 

Unibertsitateen ikerketa jarduera ebaluatzeko, badira ere beste ranking batzuk, Nobel sariak eta Fields dominak aintzat hartzen ez dituztenak, ezta aipamen askoko ikertzaileen presentzia ere; hots, Shangaiko rankingaren puntuazio osoaren % 50 hartzen duten adierazle elitistenak.

 

Horien artean, Taiwango Unibertsitate Nazionalak sortutako NTU da onarpen maila handieneko bat lortu duena. Ranking horretan Essential Science Indicators-ean (ESI) sartutako 4.000 unibertsitate ingurutik, 800 unibertsitate hautatzen dira lehenik, artikuluen eta aipamenen kopurua oinarri hartuta. Hautatutako unibertsitateen ikerketa jarduera ere baloratzen du rankingak, eta horretarako alderdi hauek aztertzen ditu: ekoizpena, puntuazio globalaren % 25; inpaktua, puntuazioaren % 35; eta, bikaintasuna, % 40 baloratuta. Adierazleen erdiek azken 11 urteetako ikerketa jarduerari (argitalpenak, aipamenak, askotan aipatutako artikuluak –ez pertsonak–) egiten diete erreferentzia, eta gainerakoek, azken bi urteetako datu berberei. Konbinazio horrek unibertsitateak denboran izandako bilakaera analizatzeko aukera ematen du. Gure kasuan, hobekuntza nabarmena eman da; izan ere, 2012an, 420. postuan ginen, eta rankingaren azken edizioan, 350.ean kokatu gara.

 

UPV/EHUren posizioek Shangaiko eta NTUko rankingetan denboran izandako bilakaerari erreparatuta, 2013. urtetik aurrera dibergentzia bat eman dela ikus dezakegu: NTUko rankingean aurrera egin dugu, eta Shangaikoan, berriz, posizioa mantendu. Desberdintasun horren oinarrian, aipamen askoko ikertzaile kopuruari buruzko adierazlean lortutako puntuazioa dago, eta ez erakundearen errendimendu orokorra. Lehen esan bezala, beharrezkoa da, beraz, gure unibertsitatean aipamen askoko ikertzaileen zerrendan sartzeko baldintzak betetzen dituzten pertsonei bultzada bat ematea, eta ikertzeko ahalmena duten ikertzaile berrien kontratazioa erraztea, etorkizunean zerrenda horretan sar daitezkeen pertsonak direlako.

 

UPV/EHUren posizio erlatiboak hobera egin du ere Leidengo Unibertsitateko ranking prestigiotsuan. Lehen aipatutako biek bezala, honek ere funtsean erakundearen ikerketa jarduera ebaluatzen du, NTUren antzeko adierazleak erabilita. Ranking honetan, aurrez hautatutako 800 unibertsitateen artean, UPV/EHU 104. postuan zegoen azken edizioan.

 

A continuación, presentaré las acciones que proponemos para mejorar el posicionamiento de la UPV/EHU en los rankings mencionados.

 

Comenzaré por analizar la situación de nuestra universidad dentro del grupo de las universidades del Estado para tener una referencia respecto a nuestro entorno inmediato. El índice H de las universidades tiene en cuenta el número de investigadores e investigadoras de una institución que publica trabajos científicos, y el número de sus citas asociadas. Es un parámetro que se utiliza para comparar la calidad individual del personal investigador y también la calidad de las instituciones de las que forma parte. Considerado el periodo 2102-2016, la UPV/EHU ocupa el sexto puesto a nivel general entre todas las universidades españolas. Teniendo en cuenta este dato y los resultados de los rankings internacionales que he mencionado, nuestra posición, pese a ser relativamente buena, puede mejorar con las siguientes 5 acciones, algunas de las cuales ya hemos comenzado a poner en práctica:

 

Primera acción. Organización de los grupos de investigación en polos de conocimiento, “clusters” de capacidades científico-tecnológicas que se organicen en torno a apuestas estratégicas y a retos específicos. Hemos establecido 6 polos de conocimiento, directamente relacionados con las áreas prioritarias y nichos de oportunidad de la estrategia RIS3. A estos polos se han sumado otros grupos de centros tecnológicos y de la Universidad de Burdeos. Esta organización permitirá aumentar la competitividad de nuestros grupos de investigación en convocatorias regionales, nacionales y europeas. Además, impulsará la internacionalización de la actividad investigadora y mejorará la reputación de la institución.

 

Mejorar en este ámbito requiere la participación de la UPV/EHU en todas las convocatorias de proyectos de investigación internacionales, nacionales y autonómicas. El éxito de nuestra participación en proyectos europeos y nacionales se comprueba al constatar que el año pasado ocupamos el tercer puesto en la comunidad autónoma, después de dos centros tecnológicos, en participación y liderazgo de proyectos europeos, y el octavo entre todas las universidades públicas y privadas del estado como beneficiaria de proyectos del Programa Estatal de la I+D+I de Excelencia Orientada a los Retos de la Sociedad. Sin embargo, la limitación para participar en algunas convocatorias autonómicas y locales reduce la posibilidad de captación de recursos a nuestros grupos de investigación.

 

Segunda acción: Participación en los grupos de pilotaje y de trabajo de la estrategia RIS3. Esto permitirá que nuestra actividad investigadora se coordine con empresas, centros tecnológicos y otras infraestructuras de investigación del País Vasco. Tendrá un efecto de atracción de fondos europeos de innovación que complementarán los que nuestros grupos de investigación obtienen en convocatorias competitivas, incrementando la investigación colaborativa con nuestro entorno socio-económico.

 

Tercera acción. Promoción del relevo generacional. Uno de los problemas más importantes a los que se enfrenta la Universidad es el envejecimiento de su personal docente e investigador. Para asegurar que este relevo generacional tenga un efecto positivo en la actividad investigadora tenemos que promover la incorporación de investigadores e investigadoras jóvenes con talento que sean capaces de liderar grupos y dirigir proyectos de investigación. Tendría que mencionar, en ese sentido, convocatorias como Ramón y Cajal, Juan de la Cierva, Ikerbasque, etc. Hemos comenzado con las labores de captación de este personal altamente cualificado, modificando las convocatorias de proyectos de investigación para facilitar que los lideren. Además, la próxima puesta en marcha de los edificios Martina Casiano y Maria Goyri, en el Parque Científico, les proporcionarán el espacio y las infraestructuras necesarias para sus investigaciones.

 

Por otra parte, el margen de mejora en la capacidad de atraer y cuidar talento investigador depende, en gran medida, de la creación de plazas con perfil esencialmente investigador, que a su vez está condicionada por las normativas vigentes.

 

Cuarta acción. Contratación de personal técnico de apoyo a la investigación.  La actividad científica de nuestros grupos de investigación y el funcionamiento, tanto de las Plataformas Tecnológicas como de los Servicios Generales de la Universidad (SGIKER), son esenciales para realizar una investigación de frontera sostenible. Pero ello requiere de la contratación de personal técnico altamente cualificado que atienda las demandas de nuestros grupos de investigación y el funcionamiento de los servicios generales. Estos servicios son necesarios para que todos los grupos accedan a técnicas experimentales sofisticadas. Su oferta a todos los agentes de investigación y empresas de nuestro entorno, consolidaría el papel tractor de la UPV/EHU en la actividad investigadora.

 

Quinta acción. Renovación y adquisición de equipamiento científico-tecnológico. Consideramos como una prioridad estratégica la renovación de las infraestructuras científico-tecnológicas de los Servicios Generales (SGIKER) en los tres campus de nuestra universidad. El objetivo de esta acción es sustituir infraestructuras obsoletas, algo absolutamente necesario para mantener la competitividad de nuestros grupos de investigación en todas las áreas del conocimiento. Esta necesidad es especialmente urgente en algunas unidades de los SGIKER relacionadas con las áreas prioritarias de la estrategia RIS3: fabricación avanzada, energía y sostenibilidad y biociencias/salud. El equipamiento mencionado lo utilizarán nuestros grupos de investigación, junto con otras entidades de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación, y las empresas. La adquisición de equipamiento específico es también necesaria para poner en marcha los Laboratorios Transfronterizos de Cooperación, estructuras de investigación que integran grupos de la UPV/EHU, la Universidad de Burdeos, el DIPC y Tecnalia. Dos de ellos están ya funcionando, uno en fabricación avanzada y otro en física y química cuántica. Estos laboratorios necesitan infraestructuras específicas, que sean puestas a disposición de todos los grupos de investigación implicados. La investigación colaborativa asegura la utilización de estos equipos por un número alto de investigadores e investigadoras y, por tanto, su amortización. Esta acción es indispensable para que nuestros grupos de investigación accedan a técnicas experimentales sofisticadas y competitivas, cuya adquisición no podrían afrontar de manera independiente.

 

Tras exponer cuáles son las acciones generales indicaré, dando respuesta al último punto planteado por la coalición EH Bildu en su petición de comparecencia, cuáles son los retos y las líneas principales que para este curso 2017-2018 hemos incorporado en el Programa de Actividades que presenté en el Claustro el 23 de Noviembre en relación con este tema.

 

En el ámbito de la investigación y de la transferencia, nuestro principal reto es el diseño del Plan de Investigación para los próximos años, en el que esperamos contar con la participación de la comunidad universitaria pero también de agentes externos. Del mismo modo, nos proponemos aumentar la calidad y cantidad de las tesis doctorales mediante nuevas modalidades, como las tesis industriales, y promoviendo una oferta formativa destinada a investigadores e investigadoras en formación.

 

Otro reto importante para este curso académico es continuar apoyando el relevo generacional en la investigación y seguir creando nuevos grupos de investigación, grupos que obtengan un reconocimiento tanto interno como externo en todas las áreas, pero especialmente en aquellas en las que aún tenemos baja tradición investigadora. También trabajaremos para aumentar la colaboración y los flujos de conocimiento entre los grupos de investigación ya existentes, estableciendo nuevos mecanismos de comunicación entre ellos.

 

Ser referente en investigación requiere articular la capacidad investigadora de la institución teniendo en cuenta la dimensión internacional. Para ello, como he dicho anteriormente, se reactivarán los polos de conocimiento, definidos según la estrategia RIS3, en colaboración con Tecnalia y con la Universidad de Burdeos. Con esta estrategia se pretenden impulsar proyectos internacionales en los que la colaboración entre grupos de investigación de ambas universidades constituya un claro valor añadido. El Parque Científico de la UPV/EHU contribuirá a establecer sinergias entre nuestros grupos de investigación. Se potenciará la colaboración con empresas y centros tecnológicos, para favorecer que la innovación derivada del conocimiento generado en la Universidad, en forma de patentes, sea utilizada por el tejido socio-económico. A su vez, se difundirá a la sociedad la actividad investigadora de la UPV/EHU en todos los ámbitos del conocimiento, mediante la participación de los grupos de investigación en actividades de divulgación.

 

Asimismo, la promoción del relevo generacional y la contratación de personal de apoyo a la investigación se enmarcan en un programa más amplio que estamos desarrollando para que la UPV/EHU sea una universidad que ofrece oportunidades profesionales. Por ello, dentro del mismo, durante este curso 2017-1208, apoyaremos el desarrollo y promoción de la carrera profesional e impulsaremos procesos de consolidación del empleo del PDI y del PAS. Al mismo tiempo, para garantizar el relevo generacional del PDI, apoyaremos la carrera académica del profesorado joven y su acreditación.

 

Entre las actuaciones previstas en el ámbito del PAS destacan en el caso del personal laboral, la negociación de las bases de la convocatoria de las OPEs de 2016 y de 2017, y la puesta en marcha de los procesos de promoción y provisión de puestos de trabajo y en el caso del personal funcionario, la convocatoria del concurso de traslados. Además, uno de los objetivos de este equipo rectoral es la creación en la RPT de los puestos de trabajo derivados de los contratos programa del vigente Plan Universitario.

 

Estas son, como decía, las acciones más inmediatas, establecidas en nuestro Programa de Actividades para el curso en que nos encontramos. Pero reitero que conseguir un avance significativo en los rankings internacionales es un proyecto muy ambicioso y los proyectos ambiciosos, por supuesto, necesitan también medidas ambiciosas.

 

Y por esa misma razón no puedo terminar mi intervención sin hacer una alusión expresa al contexto burocrático-institucional que impide que un paso de gigante sea verdaderamente posible desde una perspectiva de evaluación internacional. ¿Podemos mejorar nuestra posición en el ranking de Shanghái? Mi respuesta es sí. Pero ¿podemos mejorar de un modo extraordinario hasta situarnos, por ejemplo, al nivel de las mejores universidades mundiales, básicamente británicas y norteamericanas? En este caso, si dijera también que sí, les estaría mintiendo.

 

Un margen de mejora es posible y necesario. Nuestra actividad es perfectible, sin la más mínima duda. Pero debo precisar la naturaleza de las universidades que nos superan en el ranking de Shanghái. Cuando nos encontramos entre las 500 mejores universidades del mundo, de entre las más de 20.000 existentes, y nos exigimos mejorar, ya solo podemos mirar a lo más alto. Y en lo más alto encontramos universidades norteamericanas cuyo presupuesto anual no es que supere el de nuestra propia universidad, sino que supera el presupuesto de nuestra comunidad autónoma. De hecho, es casi la mitad de la suma del presupuesto de todas las universidades públicas del Estado. Hablamos de universidades con un enorme patrimonio mobiliario e inmobiliario, fruto de una cultura social muy distinta de la nuestra, una cultura en la que el patrocinio y el mecenazgo forman parte de su experiencia diaria. Hablamos de universidades que promocionan el sentimiento de pertenencia: sus alumni se siguen sintiendo parte de ellas, apuestan por las nuevas promociones de su vieja universidad, y realizan constantes transferencias de dinero privado, vía contratos pero también vía donaciones, a esa alma mater a la que siguen considerando su casa y cuyos símbolos y emblemas lucen constantemente. Son universidades con una enorme tradición y que no fían su suerte, en exclusiva, a la anual inyección de dinero que reciben de los poderes públicos. Y son universidades, sobre todo, ajenas al pesado, lento y enrevesado sistema de funcionamiento jurídico-administrativo característico del sector público del Estado español y, por lo tanto, con una gran capacidad de atracción y cuidado de talento.

 

Un antiguo rector de la UPV/EHU visualizó este problema de forma muy gráfica: decía que si un premio Nobel, por las razones que fueran, estuviera interesado en trabajar en la Universidad del País Vasco, a él le sería absolutamente imposible contratarlo: sencillamente, no podría superar las pruebas burocráticas establecidas en el régimen reglamentario establecido.

 

Insisto en que contamos con un margen de mejora, y que su consecución es responsabilidad única y exclusiva de la Universidad del País Vasco, de todas las personas que formamos parte de la misma y, muy especialmente, de las personas que tenemos ahora la responsabilidad de su gestión. Pero no sería honesta en mi exposición si no dijera algo que, por cierto, siempre han dicho mis antecesores: que las diferencias culturales, sociales, administrativas y organizativas que existen, por ejemplo, entre la Universidad del País Vasco y la Universidad de Harvard son diferencias siderales. Y que esas diferencias, en último término, se traducen en realidades distintas, radicalmente distintas.

 

Nada de eso, sin embargo, disminuye ni nuestra ilusión ni nuestro compromiso. La Universidad del País Vasco es una gran universidad. Ustedes tienen, todos y todas tenemos, una gran universidad.

 

Y desde luego lo que sí puedo comprometer aquí y ahora, de forma pública, es el trabajo y la ilusión de los miles de personas que dejan cada día lo mejor de sí mismas en este proyecto.

 

Lo hacen cada día, lo van a seguir haciendo y estoy segura de que ese esfuerzo seguirá dando sus frutos en los próximos años.

 

La UPV/EHU es muy consciente de sus obligaciones con la sociedad vasca, las asume con entusiasmo y con ilusión. Y creo que el interés del Parlamento Vasco y de esta comisión es una demostración de que encaramos ese objetivo con el apoyo de las instituciones, y que podremos mejorar esos resultados.

 

Mila esker zuen arretagatik.