XXXVII. UDA IKASTAROEN IREKIERA EKITALDIA

Lehendakari jauna; Eusko Legebiltzarreko presidente andrea; Donostiako alkate jauna; Gipuzkoako diputatu nagusi jauna; Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente andrea; Hezkuntza sailburu andrea; BBVA Fundazioko zuzendari nagusi jauna; Uda Ikastaroen zuzendari andrea; María del Mar Vivanco andrea; jaun-andreok.

 

Dakizuenez, ekitaldi honen bidez, gure erakundearen aspaldiko tradizio bat betetzen dugu. Euskal Herriko Unibertsitatearen ia ibilbide osoan zehar gure alboan izan ditugu uda ikastaroak. Horrek, azkenean, ondorio argia izan du: Euskal Herriko Unibertsitatearen ezaugarri funtsezkoa dira gure uda ikastaroak.

 

Hori dela eta, gure esker ona adierazi nahi diet proiektu honek indarrez jarraitzea posible egin duten herri-erakundeei eta, zalantzarik gabe, ikastaroen etorkizuna bermatzen dutenei: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala. Lurralde-erakunde horietako arduradun nagusiak gaur hemen izanik, begibistakoa bihurtzen da Unibertsitateari eta gure uda ikastaroei ematen dieten babesa. Lehendakari jauna, alkate jauna, diputatu nagusi jauna: gaur zuek gure artean egotea oso garrantzitsua da unibertsitatearentzat.

 

Eskerrak eman nahi dizkiet gure Uda Ikastaroei babesa ematen dieten beste erakunde eta entitateei ere, bereziki BBVA Fundazioari, proiektu honetan aliatu estrategiko bihurtu delako. Haren konpromisoa etengabea da, bizia, eta duela hogeita hamar urte proiektuarekin bat egin zuenean adierazi zuen ilusio berbera gordetzen du oraindik ere. Mila esker, beraz, fundazioari, eta unean-unean ikastaro, mintegi eta biltzarren antolakuntzan laguntzen duten elkarte, korporazio eta enpresa guztiei.

 

Gracias, por tanto, a la Fundación BBVA y a todas las empresas y asociaciones patrocinadoras. Y gracias, en especial, a María del Mar Vivanco, que dirige su equipo de investigación sobre el cáncer de mama desde el CIC BIOGUNE, por habernos acercado elementos esenciales de la lucha contra esta variedad de cáncer y por mostrar las líneas de trabajo más innovadoras para erradicar esa enfermedad de nuestra sociedad.

 

Preparando estas líneas, y conociendo el tema de la lección magistral de María del Mar Vivanco, decidí realizar una revisión de los grupos de investigación que en nuestra universidad también se dedican a la oncología, desde grupos clínicos a grupos básicos, pasando también por los mixtos. Pensé que podía ser una buena forma de visualizar, de forma gráfica, la verdadera dimensión de la tarea que la Universidad del País Vasco afronta cada día.

 

La UPV/EHU cuenta en estos momentos con 300 grupos de investigación reconocidos, grupos que desarrollan su misión de generar conocimiento en todas las ramas del saber: Artes y Humanidades; Ciencias Sociales y Jurídicas; Ciencias de la Salud; Ciencias Experimentales; e Ingenierías y Arquitectura.

 

Pues bien, dentro de la investigación vinculada con la Oncología contamos con 16 grupos de primer nivel, grupos que a menudo desarrollan su trabajo en colaboración con los principales centros de investigación biosanitaria vasca y que se dedican a materias tan diversas como la investigación en melanoma humano; la oncología gastrointestinal; la síntesis química de moléculas bioactivas útiles en oncología; el análisis del comportamiento celular en la formación de las metástasis; la dinámica molecular tumoral; la síntesis de nanopartículas magnéticas localizables en el entorno de un tumor; el tratamiento de tumores considerando sus características genéticas (terapia génica); la epigenética del cáncer; o el estudio y la caracterización de nuevos biomarcadores tumorales.

 

Un esfuerzo ímprobo, dirigido a investigar distintos aspectos de una enfermedad que se ha convertido en uno de los azotes principales de la salud humana, pero un esfuerzo cuya visualización también sirve, a mi entender, para valorar mejor, y para comprender mejor, la función que desempeña la UPV/EHU en la sociedad vasca, no solo para formar excelentes profesionales en todas las áreas del saber sino también para investigar y, en consecuencia, poner a disposición de la sociedad ese conocimiento, con el objetivo de contribuir al desarrollo del territorio.

 

Unibertsitate ahalmen hori, beraz, irakaskuntzan ez ezik, ikerketan ere proiektatzen da. Haren tamainaz eta benetako balioaz jabetzeko, ordea, adibide zehatzak eman behar dira, orain egin berri dudan bezala.

 

Eta ikerketaren balio horri Uda Ikastaroen balioa gehitu behar zaio, gainera. Gure ikastaroek gaurkotasun handieneko arazoetara hurbiltzeko aukera ematen digute eta hurbilketa hori, gainera, ikuspegi akademiko batetik egiten dugu. Horixe da, nire iritziz, unibertsitate gisa euskal gizarteari eskaintzen diogun beste balio erantsi bat: arlo akademikotik egindako gogoetak eta analisiak eztabaida publikoetan txertatzea, ikuspuntu intelektual batetik.

 

Atzo bertan, datozen hamarkadetan Euskadin emango diren agertoki demografikoak, eskenatoki demografikoak, eztabaidagai izango dituen ikastaro bat inauguratu genuen. Ikastaroen zuzendariak ere horri lotutako hainbat adibide aipatu ditu bere mintzaldian. Gaurkotasunari lotuta egote hori da, hain zuzen, Uda Ikastaroen ekarpen baliotsuena; ekarpen bat, ikasturte osoan ikerketa eta irakaskuntzaren bidez egiten dugun ekarpenari batu behar zaiona.

 

Nire aldetik gehiagorik ez. Mila esker zuen arretagatik eta ekitaldi akademikoetan beti egiten dudan moduan, gure leloa gogoratuz bukatu nahi dut:

 

Eman Ta Zabal Zazue