Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Euskal Ikasketetako Gradua

Euskara Europako hizkuntza bizi zaharrena da, zientzia ikerketa askoren arabera. Bestalde, Europako hizkuntza aniztasunaren parte da, eta gizateria osoaren kultura ondarea. Horrek guztiak, haren jatorriaren enigmarekin batera, are erakargarriagoa egiten du bere inguruari eta kulturari hain lotuta dagoen hizkuntza hau.

Euskal Ikasketetako Graduak euskara eta euskal kultura sakontasunez ezagutzeko aukera emango dizu, hainbat ikuspegitatik. Halaber, gai askori buruzko prestakuntza jasoko duzu, hala nola ahozko eta idatzizko adierazpena, gaur egungo euskararen eta haren eboluzio historikoaren azterketa, eta euskal kultura produkzioa.

UPV/EHUk, gainera, hainbat aipamen edo ibilbide eskaintzen dizkizu aukeran: Euskal Literatura eta Filologia, Hizkuntzalaritza, Euskal Hizkuntzalaritza, Euskal Herriaren Historia, Europar Literatura eta Kultura, eta Bigarren Hizkuntza (alemana, hizkuntza klasikoak, gaztelania, frantsesa, ingelesa eta errusiarra).

Zure prestakuntza osatzeko, borondatezko kanpo praktiken programa egin ahal izango duzu, enpresa eta erakunde publikoetan.

Ezagutza arloa

Arteak eta Giza Zientziak

Ikastegia

Letren Fakultatea

Campusa

Araba

Harremanetarako

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 kredituak ECTS

Hizkuntzak

Alemana, Arabiera, Errusiera, Euskara, Frantsesa, Galiziera, Gaztelania, Greziera modernoa, Ingelesa, Italiera

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

14,08 €

Gutxieneko nota

5 ezohiko deialdian (2019/20)

Eskainitako plazak

80 plaza

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Ikasketa plan osatua, dialektologia, gramatika edo literatura bezalako gaiak barne dituena.
  • Espezializazioa aleman, hizkuntza klasiko, gaztelania, frantses, ingeles eta errusieran.
  • Punta-puntako laborategiak (psikolinguistika, fonetika…) Letren Fakultatean eta Micaela Portilla ikergunean.
  • Egonaldi akademikoak nazio eta nazioarteko unibertsitateetan: Erresuma Batua, AEB edo Australia eta abar.

Sarrera-profila

Euskal kultura eta euskara interesatzen bazaizkizu, haien alderdi guztiak sakon ezagutu nahi badituzu, irakurketaz gozatzen baduzu, eta ahozko nahiz idatziko komunikazio gaitasunak badituzu, Euskal Ikasketetako Gradua aukera ezin hobea da zuretzat.

Irteera profesionalak

Lana hainbat arlotan aurkitzeko aukera izango duzu, hala nola:

  • Irakaskuntza (bigarren hezkuntza eta unibertsitatea, akademiak eta hizkuntzak ikasteko zentroak)
  • Hizkuntzalaritza eta literatura ikerketa
  • Hizkuntza eta literatura aholkularitza eta plangintza
  • Testuen edizioa eta zuzenketa; argitalpenen industria
  • Produkzioa, dokumentazioa eta multimedia euskarrien dibulgazioa
  • Kultura zerbitzuentzako aholkularitza teknikoa eta kudeaketa, hizkuntza eta kultura bitartekaritza
  • Sormen idazketa eta literatur kritika
  • Itzulpengintza eta Interpretazioa