Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Farmaziako Gradua

Medikamenduek, gaur-gaurkoz, ezin konta ahala gaixotasun sendatzen dituzte, bizi kalitatea hobetzen dute, eta pertsonen bizi itxaropena areagotzeko ere lagungarriak dira. Ezinbesteko elementuak dira gure bizitzan. Eta, Farmaziako Graduaren oinarria ere badira. Titulu honek osasun arloko profesional gisa prestatuko zaitu, eta benetako aditua izango zara medikamenduen produkzioan, kontserbazioan eta banaketan, eta horiek gizakien osasunean duten eraginean.

Horrez gainera, Farmaziako Graduak gaitasuna emango dizu ikerketa zientifikoak egiteko, konposatu berriak bilatzeko eta farmako berriak diseinatzeko eta fabrikatzeko, gaixotasun nagusiak tratatzeari eta haiekin amaitzeari begira.

Gradua praktikoa da nagusiki, ikasketen laurden bat laborategian eta landa praktiketan egiten baita. Nahitaezko kanpoko praktikak farmazia bulegoetan eta ospitaletako farmazia zerbitzuetan egingo dituzu, non lanbidea ezagutuko duzun bertatik bertara.

Farmaziako Graduak gaitu egiten zaitu Farmazialari lanbidean jarduteko.

Farmaziako Graduatu tituluak Goi Mailako Hezkuntzarako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila (Masterra) aitortua du eta zuzenean doktoregoa egiteko aukera ematen du. 

Ezagutza arloa

Osasun Zientziak

Ikastegia

Farmazia Fakultatea

Campusa

Araba

Harremanetarako

Iraupena

5 ikasturte

Kreditu kopurua

300 kredituak ECTS

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

19,84 €

Gutxieneko nota

Eskainitako plazak

125 plaza

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Graduari esker, medikamentuetan aditutako osasun langile gisa jardun ahal izango zara eta gaitasuna izango duzu zientzi ikerkuntzan aritzeko.
  • Hezkuntza metodologia aurreratuak, laborategiko praktikak lehenengo ikastarotik bertatik.
  • Harreman estuak mundu profesionalarekin, farmazia eta ospitaleetan 6 hiletako praktikak eginez.
  • Nazioartekotasunarekiko bokazioa: prestakuntza beste unibertsitate batean osatu ahal izango duzu estatuan, Europan edo Latinoamerikan.

Sarrera-profila

Osasuna eta haren inguruko guztia interesatzen bazaizu, pertsonen bizi kalitatea hobetzen lagundu nahi baduzu, ikerketa zientifikoak liluratzen bazaitu eta, gainera, biologia eta kimikako ezagutzak badituzu, guztiz egokia zara Farmaziako Gradua egiteko.

Irteera profesionalak

Farmaziako graduak ibilbide profesionala arlo askotan egiteko aukera emango dizu:

  • Farmazia bulegoak: medikamenduak produzitzea, kontserbatzea eta ematea; osasun arloko hezkuntza eta promozioa
  • Ospitale prestakuntzako espezialitateak (BAFE)
  • Farmazia eta kimika industria: medikamenduen diseinua, produkzioa eta analisia
  • Analisi laborategiak
  • Banaketa farmazeutikoa
  • Kudeaketa osasun administrazioan
  • Irakaskuntza eta ikerketa