Menua Webgunearen menua ireki/itxi

XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Aholku terapeutikoa ematea, farmakoterapia eta dietoterapian, bai eta elikagai eta nutrizioaren arloan ere, zeinek bere zerbitzuak eskaintzen ditueneko guneetan.
  • Ahoz nahiz idatziz garatu beharreko komunikazio eta informaziorako gaitasunak garatzea, lanbide-jarduna burutzeko osasun-guneetako gaixo eta erabiltzaileekiko harremanetan jarduteko. Diziplina anitzeko taldeetan lanerako eta lankidetzarako eta osasun-profesionalekiko gaitasunak sustatzea.
  • Analisi higieniko sanitarioak garatzea, bereziki elikagaiekin eta ingurumenarekin erlazionaturikoak.
  • Erreaktiboak, metodo eta teknika analitiko klinikoak diseinatu, aplikatu eta balioestea, analisi klinikoetarako oinarrizko funtsak eta laborategirako diagnosi-diktamenen ezaugarriak eta edukiak jakinda.
  • Farmako eta medikamentuen inguruko problemak identifikatu, balioetsi eta balioztatzea, bai eta farmakozaintzaren jardueretan parte hartzea ere.
  • Farmakoak eta medikamenduak identifikatu, diseinatu, lortu, analizatu, kontrolatu eta ekoiztea, bai eta bestelako produktu eta lehengaiak ere, osasunerako interesik badute giza erabileran edo albaitaritzan.
  • Farmazia kliniko eta sozialaren jarduerak burutzea, arreta farmazeutikoaren zikloari jarraiki.
  • Jardun farmakologikorik duten gaien ondorio terapeutiko eta toxikoak balioestea.
  • Medikamenduak eta osasun-intereseko bestelako produktuak diseinatu, prestatu, hornitu eta ematea.
  • Medikamentu eta osasun-produktuak arrazionalki erabil daitezela sustatzea, bai eta gestio klinikoaren, osasun-ekonomiaren eta osasun-baliabide erabilera eraginkorraren oinarrizko jakitea ere.
  • Metodo zientifikoa aplikatzen jakitea eta gaitasunak berenganatzea legeria, informazio-iturriak, bibliografia baliatzerakoan, protokoloak egiterakoan eta saiakuntza kliniko eta klinika-aurrekoak diseinatu eta balioesteko behar diren bestelako gai eta alderdiak ere.
  • Norberaren mugak eta lanbide-gaitasuna mantendu eta eguneratzeko premia aitortzea, eskura duen ebidentzia zientifikoaren argitara, jakintza berrien autoikasketari berebiziko azpimarra jarrita.
  • Osasuna eta gaixotasunaren prebentzioa sustatzeko jardueretan esku hartzea, banakoaren, familiaren eta komunitateen eremuan; osasun-gaixotasun prozesuaren ikuspegi orokortu eta lanbide anitzekoa izanda.
  • Printzipio etiko eta deontologikoak jakitea, lanbide-jarduna artezten duten lege, arau eta administrazio-xedapenen arabera, osasunaren inplikazio etikoak ulertuta, eraldatzen ari den gizarte testuinguruan dela.
  • Substantzien ondorio toxikologikoak balioestea eta diseinatu eta aplikatu beharreko proba eta analisiak diseinatu eta aplikatzea.