Menua Webgunearen menua ireki/itxi

XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Arrazoiketen zuzentasuna eta sendotasuna identifikatzea eta ebaluatzea eta, hala badagokio, falaziak hautematea; gainera, argumentuak modu limurtzailean eta hizkuntza zehatza eta argia erabiliz egitea eta defenditzea.
  • Filosofiako topikoekin lotutako gaiei buruzko hitzaldi txikiak eta ongi egituratuak modu ulerkorrean irakurtzea, ahoz azaltzea, eztabaidatzea, modu kritikoan baloratzea, eta modu arrazoituan eta ondo egituratuta idaztea.
  • Hainbat hizkuntza-erregistro erabiltzea norberaren hizkuntzan(akademikoa, dibulgatzailea eta lagunartekoa), terminologia filosofikoa erabiltzea, eta hitzaldi filosofikoak ulertzea, gutxienez EBko bi hizkuntzatan.
  • Hainbat iturritatik ateratako datu garrantzitsuak biltzea, arazoak lantzeko eta horiei irtenbideak proposatzeko, gainerako diziplina kideei irekitako ikuspuntu filosofikotik.
  • Historiaren nahiz gaien ikuspuntutik, teoria eta ideia filosofikoen oinarriak modu aktiboan ulertzea eta modu kritikoan interpretatzea, eta gaur egungo egoerak aztertzeko aplikatzea.
  • Informazioaren teknologiak erabiltzea datuak biltzeko eta trukatzeko: testu prozesatzaileak, posta elektronikoa, Internet, datu-base bibliografikoak.
  • Konpromiso sozialak eta etikoak hartzea, desberdintasuna eta aniztasuna errespetatzea, eta egoera berrietan moldakorra, malgua eta sortzailea izatea.
  • Talde-lanean nahiz modu autonomoan lan egitea, arazoak konpontzeko eta erabakiak hartzeko erantzukizuna izateko; hartara, bizimoduak integratzeko bide ematen duten proiektuak aurrera ateratzeko, oinarrizko eskubideen errespetutik: zuzentasuna, generoa.