Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Breadcrumb

Sarrera-finantza-eta-aseguruetako-gradua

Finantza eta Aseguruetako Gradua (desagertzear)

Nested Applications

Finantza eta Aseguruetako Gradua -presentacion

Finantza arloak aurrerapen nabarmen bat ezagutu du azken hamarkadetan. Era honetan, finantza eta aktuariotzaren arloko arrisku-egoeretan erabakiak har ditzaketen aditutako profesionalen eskaria bete nahi du, bai enpresa publikoetan bai pribatuetan.
Europako herrialdeetako legeriek hainbat eginkizun garrantzitsu esklusibotasunean ematen dizkiote aktuarioaren lanbideari, aseguruen eta gizarte-aurreikuspenaren arloan. Horietako bat da ondorio publikoekin ziurtagiriak egitea aseguru-etxeen eta gizarteaurreikuspenerako tresnen kaudimenaz.
Inguru honetan, Finantza eta Aseguruetako Graduak jarduera honetan aditutako profesionalen eskaria bete nahi du, ekonomia eta enpresa kudeaketarekin zerikusirik daukaten hainbat alde laga barik. Lortzeko, gradu honek esparru hauen ardatz ezberdinetan aritzeko heziketa aproposa eskaintzen du, finantza-arrisku eta aktuariotza arloetan bereziki azpimarratzen.

 

XSLaren edukia

Finantza eta Aseguruetako Gradua -Perfil

Irteera profesionalak

Hainbat arlotan lan egin ahal izango duzu, bai sektore publikoan bai pribatuan, erantzukizuneko lanpostuetan, besteak beste:

  • Enpresen finantza zuzendaritza.
  • Aseguru eta finantza erakunde eta merkatuetako analisi edota arrisku kudeaketa.
  • Enpresa publiko zein pribatuetan kudeaketa eta zuzendaritza.