Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Gradu Bikoitza: Fisika + Ingeniaritza Elektronikoa

Fisika eta elektronika ezinbestekoak dira, biak ala biak, gizartearen garapenerako, eta oinarrizko ezagutza sortzen dute aurrerapen teknologikorako. Ekonomia modernoaren aberastasunaren eta aurrerabidearen oinarrian lehengaiak balio erantsiko teknologia goreneko produktutan eraldatzeko gaitasuna dago. Ekonomia lehiakor bat etengabeko berrikuntzari esker indartzen da.

Fisikako eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitzak maila zientifiko handiko ingeniaria eta teknologia handiko fisikaria izateko prestatuko zaitu. Prestakuntza emango dizu ekipo eta sistema elektronikoak sortu, diseinatu eta produzitzeko, teknika matematikoak erabiltzeko, eta antzeko teknologietan diharduten profesionalekin lankidetzan aritzeko, baita ezagutza berriak eskuratu, eta teknologia berriak aplikatzeko elektronikaren eta fisikaren arloan.

Zure prestakuntza osatzeko, borondatezko kanpoko praktikak egin ahal izango dituzu.

Ezagutza arloa

Zientziak

Ikastegia

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

Iraupena

5 ikasturte

Kreditu kopurua

300 kredituak ECTS

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

19,19 €

Gutxieneko nota

12,557 ohiko deialdian (2019/20)

Eskainitako plazak

20 plaza

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Eskaintza akademiko bakarra estatu osoan.
  • Zientzia eta Teknologia Fakultateak hamarkadak daramatza goi titulatuak fisikan eta elektronikan hezten.
  • Irakasleek sen bereziki sendoa dute irakaskuntzan eta ikerkuntzan eta, hortaz, erraztasun handia dute jakintza aurreratuak transmititzen eta garapen berriak aurkitzeko grina.
  • Prest egongo zara diziplina anitzeko taldeetan lan egiteko, zientzia eta teknologiaren arteko mugaz gaindiko arloetan.

Sarrera-profila

Zientziak eta teknologiak zure jakin-mina pizten badute eta ez badiozu uko egin nahi ez batari ez besteari, ezagutza zientifikoak eta teknikoak badituzu, eta aurkikuntza berrietan edo etorkizunaren eraikuntzan parte hartu nahi baduzu, Fisikako eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitza titulu ezin hobea da zuretzat.

Irteera profesionalak

Fisikaren eta Ingeniaritza Elektronikoaren profesionalei erreserbatutako arloetan egingo duzu lana, esate baterako:

  • Industria eta zerbitzuak: automatizazioa, elektronika, zerbitzu informatikoak, tresneria aurreratua, komunikazioak, akustika, ingurumena, kalitatea, lan arriskuen prebentzioa, teknologia espaziala eta aeronautika, makina-erreminta, finantzak, aholkularitza teknologikoak, eta abar
  • Ikerketa zentroak
  • Instalazio zientifiko handiak
  • Fisika medikoa: Barne Erradiofisikari Egoiliarra
  • Ikerketa eta garapena
  • Aholkularitza teknologikoak
  • Irakaskuntza