Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Fisioterapiako Gradua

Fisioterapia osasun diziplina bat da, eragile fisikoak aplikatzeko metodoen multzo bat erabiltzen duena defizit pertsonala duten pertsonak sendatzeko, prebenitzeko, osatzeko eta egokitzeko asmoz. Masaje teknika klasikoak, ariketa terapeutikoak, argia, hotza eta beroaren teknikak osatzeko, egungo aurrerapen teknologiko berrienak erabiltzen dira, hala nola ultrasoinuak, korronte elektrikoak, hipertermia, hidroterapia, termoterapia, presoterapia, etab.

Fisioterapiako Graduak gizakiari buruzko ezagutza sakona emango dizu, pertsonak beren osotasun biopsiko-sozialean trata ditzazun. Hiru mailatan jardutera ikasiko duzu: lehen maila (prebentzioa eta osasunaren sustapena), bigarren maila (laguntzeko eta sendatzeko esku hartzea), eta hirugarren maila (prozesu puntual edo kronikoen berreskuratze funtzionala).

Horrez gain, UPV/EHUn, espezializazio gisa, bi aipamen eskaintzen dizkizugu: Fisioterapia, Jarduera Fisikoa eta Kirola eta, bestetik, Fisioterapia Zahartzean eta Ergonomia.

Fisioterapiako Graduak gaitu egiten zaitu Fisioterapeuta lanbidean jarduteko.

Ezagutza arloa

Osasun Zientziak

Ikastegia

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 kredituak ECTS

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

19,84 €

Gutxieneko nota

11,420 ohiko deialdian (2019/20)

Eskainitako plazak

60 plaza

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Teoria eta praktika lehenengo ikastarotik, ikuspegi biopsikosoziala erabilita.
  • Diziplina honetako teknika aurreratuenak ikasiko dituzu.
  • Eskari handiko bi arlotan espezializatzeko aukera izango duzu: geriatria eta kirol jarduera fisikoa.
  • Praktikak ospitale, mutua, kirol elkarte eta besteetan, non aplikatu ahal izango duzu espezializazio kliniko ezberdinetan jaso duzun jakintza.

Sarrera-profila

Besteei laguntzeko bokazioa eta enpatia baduzu, eskuekin trebea bazara, zientzietako oinarrizko prestakuntza baduzu eta pertsonen osasuna eta ongizatea hobetzeko lana gustura egingo bazenu, Fisioterapiako Gradua da zure aukera onena.

Irteera profesionalak

Fisioterapiako Gradua egin ondoren, lana egin ahal izango duzu:

  • Osasun zentro eta ospitaletan.
  • Ikastetxeetan, psikomotrizitate nahasmenduak dituzten haurrekin.
  • Kirol klub eta zentroetan.
  • Gerontologia zentroetan.
  • Zentro sozio-sanitarioetan.
  • Fisioterapiako kabinete pribatuetan.
  • Lan osasuneko zentroetan.
  • Irakaskuntzan eta ikerketan.