Menua Webgunearen menua ireki/itxi

XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Abilezia intelektualak eta trebetasun teknikoak eta eskuzkoak emango dituen, balio etiko eta profesionalak txertatzea erraztuko duen eta eskuratutako jakintzak integratzeko gaitasuna garatuko duen esperientzia kliniko egokia eskuratzea, ikasketak amaitzean ikasleek jakintza horiek ospitale-inguruneko eta ospitalez kanpoko inguruneko kasu klinikoetan zein lehen mailako arretan eta arreta komunitarioan aplikatzen jakin dezaten.
  • Fisioterapia oinarritu, egituratu eta garatzeko erabiltzen diren zientziak, ereduak, teknikak eta tresnak ezagutu eta ulertzea.
  • Fisioterapiako esku-hartze-plana diseinatzea, egokitzeari, baliotasunari eta eraginkortasunari lotutako irizpideak kontuan hartuta.
  • Fisioterapiako esku-hartzeak egiteko, lankidetza multiprofesionalaren, prozesuen integrazioaren eta laguntzaren jarraitutasunaren bidezko osasunaren arreta integralean oinarritzea.
  • Fisioterapiako zainketen balioespen diagnostikoa egitea, nazioartean onartutako arauen eta balidazio-tresnen arabera.
  • Gaixoaren egoera funtzionala balioestea, alderdi fisikoak, psikologikoak eta sozialak kontuan hartuta.
  • Ingurune natural eta sozialeko pertsona osasuntsuen zein gaixoen morfologia, fisiologia, patologia eta jokabidea ezagutu eta ulertzea.
  • Klinikan berreziketa edo berreskuratze funtzionalerako aplikatu beharreko terapeutika erabiltzeko zein osasunaren sustapenera eta mantentzera bideratutako jarduerak egiteko metodo, prozedura eta jardun fisioterapeutikoak ezagutu eta ulertzea.
  • Kudeaketa klinikoko abileziak eskuratzea (osasun-baliabideen erabilera eraginkorra barne), eta fisioterapiako arreta eskaintzen duten laguntza-unitateetan plangintza, kudeaketa eta kontroleko jarduerak eta beste osasun-zerbitzu batzuekiko harremanei lotutakoak egitea.
  • Lanbidearen printzipio etikoak eta lege-arlokoak lanbide-praktikan txertatzea, eta erabakiak hartzean alderdi sozialak eta komunitarioak integratzea.
  • Osasun-sistemaren erabiltzaileekin eta beste profesional batzuekin era eraginkor eta garbian komunikatzea, ahoz nahiz idatziz.
  • Osasunaren sustapenari, prebentzioari, babesari eta errekuperazioari lotutako eremuetan esku hartzea.
  • Talde profesionaletan lan egiten jakitea, profesionalak eta laguntza-erakundeetako gainerako kideak diziplina bakarrean, diziplina anitzetan edo diziplina artean egituratzeko oinarrizko unitateak direla ulertuta.
  • Tratamenduarekin lortutako emaitzek ezarritako helburuei dagokienez izan duten bilakaera ebaluatzea.