Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Gradua

Hain baliotsua den eskualdeetako garapen orekatua lortzeko, oinarrizkoa da hiriko nahiz landako geografia espazioak analizatzea eta kudeatzea, diziplina anitzeko ikuspegitik. Aztertu behar dira, halaber, aldaketa lokalak eta globalak; ulertu, lekuen arteko desberdintasunak eta diferentziak; eta hauteman, herritarren beharrak. Eta hori guztiaz Geografia eta Lurralde Antolakuntza arduratzen da toki, erregio edo estatu mailan.

Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Graduak gaitasuna emango dizu informazio geografikoa eta kartografikoa hartu, analizatu, landu eta irudikatzeko tresna tekniko guztiak erabili ahal izateko, hots: Geografia Informazioko Sistemak (GIS), Teledetekzioa, Geomatika eta abar. Eta prestatuko zaitu, halaber, hirigintza planteamendu egoki bat garatzeko, kontuan hartuta gizarte, ekonomia, paisaia, espazio eta ingurumen alderdiak.

Borondatezko kanpoko praktikak egin ahal izango dituzu, geografia lanbidea bertatik bertara ezagutzeko.

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Jakingo duzu aztertzen eremu geografikoen problemak eta egokitzen bertako populazioaren premietara.
  • Eskura izango dituzu geografia laborategiak Letren Fakultatean, gehien eskatzen diren tresna informatikoak erabiltzen ikasiko duzularik.
  • Praktikak gure inguruko izen handiko enpresetan.
  • Curriculum vitaea nazioarteratuko duzu graduaren atal bat, besteak beste, Erresuma Batuko, AEB edo Australiako unibertsitateetan.

Sarrera-profila

Lurralde, kultura eta gizarte aniztasuna interesatzen bazaizu, behatzailea bazara, ikuspen espaziala eta orientatzeko gaitasunak badituzu, ingurumenaren jasangarritasuna kezkatzen bazaitu eta, gainera, oinarrizko geografia ezagutzak badituzu, profil ezin hobea duzu Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Gradurako.

Irteera profesionalak

Hainbat arlotan lan egin ahal izango duzu:

  • Analisia, plangintza, kudeaketa eta lurralde antolakuntza
  • Kartografia egitea eta interpretatzea. Geografia informazioko sistemak eta teledetekzioa
  • Irakaskuntza (bigarren hezkuntza eta unibertsitatea) eta ikerketa
  • Ingurumen inpaktua ebaluatzeko proiektuen aholkularitza
  • Meteorologia eta hidrografia zerbitzuak
  • Natura arriskuen prebentzio zerbitzuak eta babes zibila
  • Proiekzio demografikoak, eta geomarketing zerbitzuak.
  • Nazioarteko erakundeak, geopolitikako especialista gisa
  • Ingurumen aholkularitza, natura parkeen kudeaketa eta ingurumen hezkuntza