Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Geologiako Gradua

Geologia Lurra osorik hartuta aztertzen duen zientzia da; hau da, haren konposizioa, egitura, jatorria eta eboluzioa. Informazio geologikoaren ezagutza eta erabilera egokia lagungarria izan daiteke bizitzak salbatzeko eta natura hondamendiek eragindako galera ekonomikoak murrizteko, hondamendi gehienek jatorri geologikoa baitute (lurrikarak, tsunamiak, sumendien erupzioak, uholdeak, luiziak…).

Geologiako Graduak emango dizun prestakuntzaren bidez, lurrazaleko eta lurrazpiko informazioa biltzeko eta interpretatzeko gai izango zara, gure planetaren iragana eta oraina finkatzeko eta haren etorkizuna iragartzeko. Horrez gain, kartografia geologikoak egiteko beharrezkoak diren ezagutzak eskuratuko dituzu, horrelakoak ezinbestekoak baitira lurralde plangintzarako eta garapen jasangarriko estrategiak proposatzeko.

Gradua praktikoa da gehienbat; izan ere, kredituen %49 landa irteeretan eta laborategiko praktiketan egiten dira. Era berean, aipamen hauetakoren bat aukeratu ahal izango duzu espezializatzeko: Oinarrizko Geologia eta Geologia Aplikatua.

Ezagutza arloa

Zientziak

Ikastegia

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

19,84 €

Gutxieneko nota

5 ezohiko deialdian (2019/20)

Eskainitako plazak

50 plaza

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Izen handiko ibilbide zientifiko eta akademikoa duten irakasleak.
  • Kanpoko praktika ugari. Egonaldiak egin ahal izango dituzu beste unibertsitate batzuetan.
  • Gero eta handiagoa da geologiako profesionalen eskaria.
  • Askotariko lan irteerak: natur baliabideak, obra publikoak, ingurumena, arrisku geologikoak, aldaketa klimatikoak, planetako ustiapena, ikerkuntza, irakaskuntza eta dibulgazioa edo ondare geologiko eta paleontologikoa.

Sarrera-profila

Natura atsegin baduzu, paisaia geologikoek erakartzen bazaituzte, landa lanak motibatzen bazaitu, geologiako, matematikako, fisikako, kimikako eta biologiako oinarrizko ezagutzak badituzu, eta ingelesezko oinarrizko testuak ulertzeko gai bazara, Geologiako Gradua da titulu egokiena zuretzat.

Irteera profesionalak

Lan egiteko aukera izango duzu arlo hauetan:

  • Meatzaritza: mineralen eta energia baliabideen esplorazioa eta ustiapena
  • Harrobiak
  • Eraikuntza
  • Geoteknia, obra zibilaren esparruan
  • Baliabide hidrikoen garapena: akuiferoen prospekzioa eta esplorazioa
  • Natura arriskuen aurkako prebentzio neurriak
  • Ordezko energiak
  • Ingurumenaren eta ondareen analisia eta kudeaketa
  • Ikerketa eta irakaskuntza
  • Administrazio publikoak