Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua

Jaten duguna gara. Hartzen ditugun elikagaiek gure bizi funtzioak betetzeko beharrezkoa dugun energia ziurtatzen digute, eta, gainera, lagungarriak dira gure organismoaren ehunak konpontzeko eta berregiteko. Gaur egun badakigu nutrizio egoki batek gaixotasunak prebenitzen dituela eta horien tratamendurako lagungarria izan daitekeela; hortaz, ikerketa funtsezkoa da jakintza adar honetan.

Giza Nutrizioko eta Dietetikako Graduak arlo honetan profesional aditua izateko prestatuko zaitu, eta pertsona osasuntsuei edo patologiaren bat daukatenei orientazioa eman ahal izango diezu menuen diseinuan edo elikadura programen kudeaketan. Tituluak gaitasuna emango dizu, halaber, pisuari edo gaixotasun kronikoei lotutako osasun arazoak lantzeko, nutrizioaren ikuspegitik.

Nahitaezko kanpoko praktiken bidez zure prestakuntza osatuko duzu zentro publikoetan edo enpresa nahiz erakunde pribatuetan.

Giza Nutrizioko eta Dietetikako Graduak gaitu egiten zaitu Dietista-nutrizionista lanbidean jarduteko.

Ezagutza arloa

Osasun Zientziak

Ikastegia

Farmazia Fakultatea

Campusa

Araba

Harremanetarako

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 kreditu ECTS

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

19,84 €

Gutxieneko nota

9,373 ohiko deialdian (2018/19)

Eskainitako plazak

60 plaza

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Osasun profesional gisa arituko zara nutrizioa eta dietetikan aditua izanik.
  • Prestakuntza integrala, osasunaren sustapena helburu eta elikadura bitarte.
  • Harreman zuzena mundu profesionalarekin, nahitaezko praktikak eginda eremu pribatu nola publikoko ospitaleetan, gizarte ongizateko guneetan, ikastetxeetan eta beste.
  • Nazioartekotasunarekiko bokazioa: prestakuntza beste unibertsitate batean osatu ahal izango duzu estatuan, Europan edo Latinoamerikan.

Sarrera-profila

Nutrizioak eta horrek gizakiengan duen eragina interesatzen bazaizu eta pertsonen arteko harremanetarako gaitasuna eta enpatia baduzu, aukera ezazu Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua.

Irteera profesionalak

Lanbide askotan sartzeko aukera izango duzu:

  • Nutrizio klinikoa eta nutrizio aholkularitza
  • Nutrizio hezkuntza
  • Taldeentzako sukaldaritza: ikastetxeak, ospitaleak, egoitzak, hotelak, jatetxeak, etab.
  • Elikagaien industria
  • Elikadura segurtasuna
  • Kirol nutrizioa
  • Osasun publikoa
  • Irakaskuntza eta Ikerketa