Menua Webgunearen menua ireki/itxi

XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Dietista eta nutrizionistaren lanbidearen funtsezko elementuak ezagutzea, printzipio etikoak, lege-erantzukizunak eta lanbidearen jarduna barne, gizarte-justiziaren printzipioa jardun profesionalari aplikatuta eta pertsonekiko, berauen ohitura, sinismen eta kulturekiko errespetuan.
  • Elikadura eta nutrizioaren arteko hartu-emanak integratu eta balioestea, egoera osasuntsuetan nola egoera patologikoetan.
  • Elikadura, nutrizio eta elikadura-segurtasunaren arloko politika-plangintza eta garapenean laguntzea, populazioaren premiak eta osasunaren babesa oinarri hartuta.
  • Elikadura-produktuen garapen, merkaturatze, etiketatze, komunikatze eta marketinari buruzko aholkularitza, gizarte-premiak, zientzi jakintzak eta indarreko legeria aintzat hartuz.
  • Elikadura-zerbitzuen gestioan, antolakuntzan eta garapenean parte hartzea.
  • Elikagai eta elikadura-produktuak identifikatu eta sailkatzea. Hauen osaera, propietateak, balio nutritiboak, biodisponibilitatea, ezaugarri organoleptikoa eta, sukaldeari eta teknologiari zor zaizkion prozesuen ondoriozko aldaketa analizatzen eta zehazten jakitea.
  • Elikagaiak ezagutzea, organismoan duten eginkizuna, biodisponibilitatea, premiak eta gomendioak eta oreka energetiko eta nutrizionalaren oinarriak jakitea.
  • Fisiologiaren, fisiopatologiaren, nutrizioaren eta elikaduraren jakintza espezifikoak banakoen eta kolektibitateen plangintza eta aholkularitza dietetikoari aplikatzea, bizi-ziklo osoan eta osasun nola gaixotasunean.
  • Ikerkuntza-jardunerako oinarrizko hezkuntza bereganatzea, hipotesiak egiteko, problemak ebazteko informazioa metodo zientifikoari jarraituta bildu eta interpretatzeko gai izanik eta pentsamendu zientifikoak osasun eta nutrizioaren arloan duen garrantzia eta mugak osotasunean ulertuta.
  • Lanbide-gaitasunari eutsi eta eguneratzeko premia aitortzea, garrantzia berezia eskainiz, nutrizioan eta elikaduran sortutako jakintza, produktu eta teknika berrien ikaskuntza autonomo eta etengabeari eta kalitatearekiko motibazioari.
  • Lanbidea osasunaren beste profesional guztiekiko errespetuan garatzea, taldean lan egitek gaitasunak berenganatuz.
  • Nutrizio, elikadura, bizi-estilo eta alderdi sanitarioei buruzko informazio-iturriak jakin, kritikoki balioetsi eta erabiltzen eta aplikatzen jakitea.
  • Osasuna bultzatu eta nutrizioarekin eta bizi-estiloekin erlazionatutako arazo eta gaixotasunak prebenitzeko jardueretan parte hartzeko gaitasuna izatea, populazioaren elikadura eta nutrizio-hezkuntza garatuz.
  • Pertsonekiko, osasunaren profesional edo industriarekiko eta hedabideekiko komunikazio eraginkorra egitea, bai ahoz bai idatziz, nutrizio, bizimodu eta ohiturei buruzko informazio eta komunikaziorako teknologiak behar bezala erabiliz.
  • Produktu, instalazio eta prozesuen kalitate eta elikadura-segurtasunean esku hartzea.