Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Gizarte Antropologiako Gradua

Gizarte Antropologiak giza esperientzia eta haren dibertsitatea aztertzen ditu, denboran eta espazioan, eta, horrez gainera, gaur egungo gizarte gertaerak, hala nola: desberdintasun sozioekonomikoak; identitate etnikoak, klaseak, generoak, erlijioak eta adinak; immigrazioa eta gizarte politikak; herri kulturaren eta kultura tradizionalaren adierazpen konplexuak; eta, gizarte eta kultura aldaketa egoeren ondorioak.

Gizarte Antropologiako Graduak gizarte bizitzaren konplexutasuna aztertzeko tresna teorikoak eta praktikoak emango dizkizu. Hala, jakintza horiek aplikatzeko gai izango zara bai gizarte eta kultura desberdinen azterketan eta ulermenean, bai gaur egungo gaien analisian, landa lanen eta esku hartzeen bidez. Azken batean, gizartearen gaineko foku anitzeko erradiografia zabala eta zehatza eskuratuko duzu.

Laugarren mailan, gainera, nahitaezko kanpoko praktiken bidez, bertatik bertara eta sakontasunez ezagutuko dituzu antropologoen lanak.

Ezagutza arloa

Gizarte eta Lege Zientziak

Ikastegia

Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea

Campusa

Gipuzkoa

Harremanetarako

josuxabier.larrinaga@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

14,08 €

Gutxieneko nota

8,628 ezohiko deialdian (2019/20)

Eskainitako plazak

55 plaza

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Gizakiaren dimentsio ezberdinak ikasiko dituzu, kultur aniztasuna balioetsi eta gizartea hobeki ulertuko duzu.
  • Gizarte eta kultur fenomenoak ikertuz, lagundu ahal izango duzu inguruaren aurrerakuntzan eta era askotariko gizarte problemen ebazpidean.
  • Praktikak egin ahal izango dituzu enpresa eta erakundeetan, lan mundura iragateko prestakuntza jasoz.
  • Graduko atal bat Europa, Amerika eta beste herrialdeetako unibertsitateetan ikasi ahal izango duzu.

Sarrera-profila

Gizarte errealitatea eta horretan gertatzen diren prozesuak ezagutzeko interesa baduzu, jakin-mina, sormena eta jarrera kritikoa duen pertsona bazara, historia eta kultura atsegin badituzu, eta dibertsitateak eta kultura aniztasunak planteatzen dizkiguten erronka berriek zirrara eragiten badizute, zure lekua Gizarte Antropologiako Graduan dago.

Irteera profesionalak

Lan aukeren multzo zabala izango duzu, hainbat arlotan:

  • Bitartekaritza eta aholkularitza: gizarte aniztasuna, generoa eta desberdintasuna, kultura askotarikotasuna, migrazioak, giza eskubideak, kultur artekotasuna, etab.
  • Kultura promozioa, kontserbazioa eta gestioa: museoak, eta kultura eta etnografia ondarea; tokiko eta komunitate garapena; etab.
  • Aholkularitza ikus-entzunezkoen, zinemaren eta argitalpenen industrian.
  • Prestakuntza kultura aniztasunean.
  • Giza, osasun eta gizarte baliabideei buruzko aholkularitza.
  • Irakaskuntza eta ikerketa