Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • G1. Oro har Gizarte Zientzien berariazko teoriak ezagutzea eta ulertzea, eta bereziki Antropologia, gizarte-bizitzako hainbat esparrutako gizarte-aniztasunaren ekoizpenari buruz.
  • G2. Kultura-konfigurazio zabalenetan giza erakundeak aztertzeko eta azaltzeko gai izatea, eta ikergaiaren arazoari ikuspegi holistikoa aplikatzea.
  • G3. Ikasleak gai izatea hainbat testuingurutan kultura-aniztasuna aztertzeko eta horren berri emateko, oro har Gizarte Zientzien esparruko eta bereziki Antropologiako oinarrizko testuak eta materialak irakurriz, aztertuz eta ulertuz.
  • G4. Antropologiaren praktika profesionalaren oinarri teorikoak, metodologikoak eta teknikoak izatea, hainbat orientazio profesionaletan: kultura arteko harremanak; tokian tokiko garapena eta nazioarteko kooperazioa; kultura-ondarea; kultura-kudeaketa; ikerketa eta irakaskuntza; ikerketa aplikatua; eta aholkularitza zerbitzu pertsonaletan, osasun-zerbitzuetan eta gizarte-zerbitzuetan.
  • G5. Ikerketa etnografikoak egiten jakitea, landa-lanean oinarrituta eta bertan hauek bateratuta: behaketa parte-hartzailea egitea, hainbat teknika erabiltzea eta iturri dokumentalak eta grafikoak maneiatzea.
  • G6. Eskuratutako jakintzak(teorikoak edo aplikatuak) komunikatzen eta praktikan jartzen jakitea; gizarte-arazoak ebazteko esku hartzea; eta, oro har, kultura aniztasuneko hainbat testuingurutako pertsonen bizi-kalitatea hobetzeaz arduratzea.
  • G7. Etengabeko ikaskuntzarako gaitasunak eta ardura garatzea, espazio-denbora testuinguruari egokitzearekin konprometitutakoa eta Antropologiaren diziplinari berezkoak zaizkion ezagupena eta egiten jakitea etengabe hobetuz.