Praktikak

Praktikak nahitaezkoak dira hiru tituluetan eta funtsezko zatia dira gure irakaskuntza programetan. Nola Haur Hezkuntzako Graduak, hala Lehen Hezkuntzakoak zein Gizarte Hezkuntzakoak nahitaezko hiru praktika aldi dituzte:

  • Practicuma I. 5 asteko iraupena dauka, eta 8 kreditu ditu. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, 2. mailan egiten da; Gizarte Hezkuntzan, berriz, 3. mailan.
  • Practicuma II. 12 kreditu ditu, eta 7 asteko iraupena. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, 4. mailan egiten da; Gizarte Hezkuntzan, berriz, 4. mailan.
  • Practicuma III. 18 kreditu ditu guztira, eta 10 astean banatuta egiten da. 4. mailan egiten da.

Practicuma euskaraz egin ahal izateko, ezinbestekoa da B2 maila edukitzea.

Hementxe daukazu Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolak eskaintzen dizkizun derrigorrezko praktikei buruzko informazio guztia.