Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Gizarte Hezkutzako Gradua

Elkartasuna, inklusioa, giza eskubideak, hezkuntza eta gizarte kontzientzia oinarrizko kontzeptuak dira Gizarte Hezkuntzaren esparruan. Izan ere, hezkuntzan, jakintza teorikoak eskuratzea bezain garrantzitsua da hezkuntza espazio ez-formala, zeinak gizabanakoari laguntza ematen baitio gaitasunak, ahalmen intelektualak eta moralak gara ditzan; guztiak ere garrantzi handikoak gure gizartean.

Gizarte Hezkuntzako Graduan, hezkuntza eta gizarte esku hartze prozesuak analizatzen, ebaluatzen eta diseinatzen ikasiko duzu, hainbat testuingurutan eta era askotako talde eta gizabanakoentzat, arreta berezia jarrita egoera txarrenean edo gizarte bazterrean geratzeko arriskuan dauden pertsonengan. Halaber, premia handieneko talde eta pertsonen bizi kalitatea hobetzeko beharrezkoak diren tresnak eskuratuko dituzu, eta haien garapen pertsonala, soziala eta komunitarioa bultzatuko duzu, baita haien integrazioa eta autonomia ere.

Horrez gain, hirugarren eta laugarren mailan, nahitaezko praktiken bidez, hezkuntza proiektuetan parte hartuko duzu hainbat ikastetxe, fundazio eta elkartetan.

Ezagutza arloa

Gizarte eta Lege Zientziak

Ikastegia

Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea

Campusa

Gipuzkoa

Harremanetarako

elisabet.arrieta@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 kredituak ECTS

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

14,39 €

Gutxieneko nota

8,690 ohiko deialdian (2019/20)

Eskainitako plazak

80 plaza

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Testuinguru anitzetan egingo duzu lan eta kolektibo bereziki ahulekin.
  • Prestakuntza teoriko eta praktikoak, ikasketa plan osatu eta dinamikoaz: inklusio prozesuak, ikerkuntza, IKTak…
  • 300 lankidetza hitzarmen baino gehiago, praktikak egin ditzazun abegi pisuetan, ludoteketan, gizarte jantokietan, errehabilitazio guneetan eta beste.
  • Graduko atal bat Europa, Amerika eta beste herrialdeetako unibertsitateetan ikasi ahal izango duzu.

Sarrera-profila

Gizarte kontzientzia handiko pertsona solidarioa bazara, enpatia handia eta gizarte trebetasunak badituzu, lankidetza eta talde lana gogokoak badituzu eta mundu hobeagoa egin daitekeela uste baduzu, zure aukera onena Gizarte Hezkuntzako Gradua da.

Irteera profesionalak

Lanerako aukera ugari izango dituzu, honako arlo hauetan:

  • Laneratzea eta gizarteratzea: tailer eskolak, lan orientazio eta laneratze zerbitzuak
  • Gizarte zerbitzuak eta gizarte ongizatea: gizarte bazterkeria arriskuan dauden kolektiboak, droga mendekotasunak, adineko pertsonak, ezinduak, gizarte eta hezkuntza esku hartzeak, adingabeen babesa, bitartekaritza programak, harrera zentroak
  • Kultura eta aisialdia: helduen etengabeko prestakuntza, zahartze aktiborako programak, aisiaren dinamizazioa, zentro sozialak, garapenerako lankidetza, kultura ikasgelak eta museoak, esku hartze komunitarioa