Elkartasuna, inklusioa, giza eskubideak, hezkuntza eta gizarte kontzientzia oinarrizko kontzeptuak dira Gizarte Hezkuntzaren esparruan. Izan ere, hezkuntzan, espazio formalaren jakintza teorikoak eskuratzea bezain garrantzitsua da hezkuntza espazio ez-formala, zeinak gizabanakoari laguntza ematen baitio gaitasunak, ahalmen intelektualak eta moralak gara ditzan; guztiak ere garrantzi handikoak gure gizartean.
Gizarte Hezkuntzako Graduan, hezkuntza eta gizarte esku hartze prozesuak analizatzen, ebaluatzen eta diseinatzen ikasiko duzu, hainbat testuingurutan eta era askotako talde eta gizabanakoentzat, arreta berezia jarrita egoera txarrenean edo gizarte bazterrean geratzeko arriskuan dauden pertsonengan. Halaber, premia handieneko talde eta pertsonen bizi kalitatea hobetzeko beharrezkoak diren tresnak eskuratuko dituzu, eta haien garapen pertsonala, soziala eta komunitarioa bultzatuko duzu, baita haien integrazioa eta autonomia ere.
Horrez gain, hirugarren eta laugarren mailan, nahitaezko praktiken bidez, hezkuntza proiektuetan parte hartuko duzu hainbat ikastetxe, fundazio eta elkartetan.
Ezagutza arloa
Gizarte eta Lege Zientziak
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Campusa
Gipuzkoa
Harremanetarako
Iraupena
4 ikasturte
Kreditu kopurua
240 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
13,72 €
Gutxieneko nota
Eskainitako plazak
80 plaza
Dokumentua informazio gehigarriarekin:

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Testuinguru anitzetan egingo duzu lan eta kolektibo bereziki ahulekin.
- Prestakuntza teoriko eta praktikoak, ikasketa plan osatu eta dinamikoaz: inklusio prozesuak, ikerkuntza, IKTak…
- 300 lankidetza hitzarmen baino gehiago, praktikak egin ditzazun abegi pisuetan, ludoteketan, gizarte jantokietan, errehabilitazio guneetan eta beste.
- Graduko atal bat Europa, Amerika eta beste herrialdeetako unibertsitateetan ikasi ahal izango duzu.
Sarrera-profila
Gizarte kontzientzia handiko pertsona solidarioa bazara, enpatia handia eta gizarte trebetasunak badituzu, lankidetza eta talde lana gogokoak badituzu eta mundu hobeagoa egin daitekeela uste baduzu, zure aukera onena Gizarte Hezkuntzako Gradua da.

Irteera profesionalak
Lanerako aukera ugari izango dituzu, honako arlo hauetan:
- Laneratzea eta gizarteratzea: tailer eskolak, lan orientazio eta laneratze zerbitzuak, laneko prestakuntza.
- Gizarte zerbitzuak eta gizarte ongizatea: gizarte bazterkeria arriskuan dauden kolektiboak, droga mendekotasunak, adineko pertsonak, ezinduak, gizarte eta hezkuntza esku hartzeak, adingabeen babesa, bitartekaritza programak, harrera zentroak.
- Kultura eta aisialdia: helduen etengabeko prestakuntza, zahartze aktiborako programak, aisiaren dinamizazioa, zentro sozialak, garapenerako lankidetza, kultura ikasgelak eta museoak, esku hartze komunitarioa.