Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Breadcrumb

Sarrera-gizarte-langintzako-gradua

Gizarte Langintzako Gradua

Nested Applications

gizarte-langintzako-gradua-presentacion

Baliabide falta, mendekotasuna, indarkeria, tratu txarrak, diskriminazioa...gure gizartean hainbatek pairatzen dituzten egoerak dira, zailtasun, behar eta arazo sozialak gainditzeko eta ongizatea eta justizia soziala lortzeko lan egiten duten profesionalen esku hartzea behar dutenak.

Gizarte langileak zuzenean eta modu integralean esku hartzen du pertsona horiekin eta horien familiekin, taldeekin eta komunitateekin; laguntza eskaintzen die, baita gizarte zuzenbide eta baliabideei buruzko informazioa eta orientazioa eman ere. Bestalde, aktiboki hartzen du parte arazo sozialen salaketan eta ikerketan.

Gizarte Langintzako Graduak profesionalki gaitzen zaitu, lanbideari eta diziplinari lotutako ezagutza, abilezia eta trebetasunak eskuratuta.

Eta, gainera, espezializatzeko aukera izango duzu: Gatazketan Esku-hartzea eta Gatazken Eraldaketa eta Komunitate Sustapena aipamenetan.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Gizarte eta Lege Zientziak

Ikastegia

Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Arabako Atala

Campusa

Araba

Harremanetarako

amaia.inza@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

14,39 €

Gutxieneko nota

8,478 ohiko deialdian (2021/22)

Eskainitako plazak

125 plaza

gizarte-langintzako-gradua-boton-folleto

trabajo-social-Arrazoiak

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Zeure prestakuntzari esker gizarte zailtasunak dituzten pertsona eta komunitateen bizitza hobetzen lagunduko duzu
  • Inguruan dugun gizartea ulertzeko gaitasuna izango duzu eta jarrera kritiko eta eraldatzailea osatuko duzu. 
  • Aukera izango duzu gizartea eraldatzeko ahalmen handia duten eremuetan espezializatzeko: gatazken gestioa eta komunitate sustapena.
  • Praktikak hautatzeko aukera izango duzu administrazioan edo gehien nahiago dituzun gizarte entitateetan.

gizarte-langintzako-gradua-Perfil

Sarrera-profila

Gizarte sentsibilitate handiko pertsona bazara, gizarte justuago eta berdinzaleago baten aldekoa, gizarte politikak interesatzen bazaizkizu eta pertsonen, taldeen eta komunitateen aldatzeko gaitasunean sinesten baduzu, zalantzarik gabe Gizarte Langintzako Graduan aurkituko duzu zure lekua.

Irteera profesionalak

Zerbitzu publikoetako (udalak, aldundiak...) edo pribatuetako (elkarteak, GKE...), arlo desberdinetan:

  • Gizarte ongizatea:
    • Oinarrizko gizarte zerbitzuak, larrialdiak, etxez etxeko laguntza...
    • Gizarte zerbitzu bereziak (adineko pertsonei, emakumeei, haurrei, mendekotasun egoeran daudenei, etorkinei, etxerik gabeko pertsonei, eta abarri zuzendutakoak)
  • Osasuna: lehen mailako arreta, ospitaleak, buruko osasuna, droga mendekotasuna
  • Justizia: epaitegiak, espetxeak
  • Hezkuntza, enplegua, etxebizitza
  • Esku-hartzeko arlo berriak: familia eta komunitate bitartekaritza, berdintasuna, garapenerako lankidetza, aholkularitza, adituen gizarte azterketa